euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak fresatzeko makina bat eman zion astelehenean Las Floreseko 1go Eskola Teknikoari

2008/07/24

Graciana  Goicoechandia Las Flores-eko Euskal Etxeko lehendakaria (ezkerrean) eta Cesar Arrondo (eskuinean), tartean Loretako Euskaldunak-eko banderariak eta Eskola Teknikoko arduraduna daudela, fresatzeko makinaren ondoan
Graciana Goicoechandia Las Flores-eko Euskal Etxeko lehendakaria (ezkerrean) eta Cesar Arrondo (eskuinean), tartean Loretako Euskaldunak-eko banderariak eta Eskola Teknikoko arduraduna daudela, fresatzeko makinaren ondoan

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak fresatzeko makinen hainbat dohaintza egin ditu aurten, Argentinako eskola teknikoentzako. Lan-pieza baten azaletik metala kentzeko askotariko ahoak erabiltzen dituen tresna hau jaso duen azkeneko zentroa Las Floreseko (Argentina) 1go Eskola Teknikoa izan da. Dohaintza ekitaldian Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko arduradun eta kideak, eta Cesar Arrondo irakaslea aritu ziren. Azken hau fresatzeko tresna emateaz arduratu zen eta 'Gaurkotasuna eta Euskal Kultura' gaiari buruzko hitzaldia eskaini zien zentroko ikasleei.

Las Flores, Argentina. Herri argentinarreko 1go Eskola Teknikoan egin zen fresatzekop makinaren emate-ekitaldia iragan astelehenean. Jardueran La Platako Unibertsitate Nazionaleko Historia irakaslea eta ikertzailea den Cesar Arrondok, Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko Graciana Goicoechandia lehendakariak eta elkarteko zenbait kidek parte hartu zuten.

Arrondok 'Gaurkotasuna eta Euskal Kultura' gaiari buruzko hitzaldia eskaini zuen Polimodaleko 3. mailako Elektronika eta Informatika ikasleen aurrean. Jarraian, hizlariak Jaurlaritzaren izenean Javier Lemma zentroko ordezkariari makina eman zion. Lemmak eskerrak eman zituen eskolaren izenean.
 

Fresadora Las Floresen2
[Cesar Arrondo irakaslea Gaurkotasuna eta Euskal Kulturari buruzko hitzaldia ematen]

Fresadora Las Floresen3
[Fresatzeko makinaren emate ekitaldiko une bat]

Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek euskal jantziak soinean zituztela, elkarteko kartela, ikurrina eta argentinar banderarekin parte hartu zuten ekitaldian. Eusko Jaurlaritzak beste zenbait dohaintza egin ditu azken hilabeteotan: Chascomus eta Saladilloko 1go Eskola Teknikoei, Chaco probintziako Fontanako Prestakuntza Profesionaleko 19. Eskolari eta Carlos Carasesko Eskola Teknikoari.
 

Fresadora Las Floresen5
[Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek elkarteko kartela, ikurrina eta Argentinako bandera eraman zuten Las Floreseko 1.go Eskola Teknikokora]

Fresadora Las Floresen6
[Las Floreseko hedabideek Cesar Arrondo irakaslea elkarrizketatu zuten astelehenean egindako emate ekitaldian (argazki multzoa Loretako Euskaldunak)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia