euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak EuskalTerm hiztegi eta datu-basearen bertsio berria jarri du sarean

2011/06/02

EuskalTerm datu-basearen webgunea
EuskalTerm datu-basearen webgunea

PUBLIZITATEA

Sarean da EuskalTerm hiztegi eta datu base terminologikoaren bertsio berria, zenbait aldaketa eta eguneratzekin. Berritasun horien artean terminoen fidagarritasuna adierazteko mailakatze bat eskaintzen du orain EuskalTerm-ek. Eusko Jaurlaritzak joan den astelehenean aurkeztu zuen Bilbon, beste hamalau hiztegirekin batera. Euskalbar aplikazioan EuskalTerm zaharra kontsulta zitekeen oraindik, informazio hau idatzi dugunean behintzat.

Bilbo, Bizkaia. Eusko Jaurlaritzak 14 hiztegi terminologiko eta sarerako EuskalTerm hiztegi eta datu-basearen bertsio berria aurkeztu zituen astelehenean Bilbon. Aurkezpenean Blanca Urgell Kultura sailburuak azaldu zuenez, erabiltzaile asko ditu EuskalTermek: “Badakigu oinarrizko tresna dela, eguneroko lanean pertsona askoren jarduna errazten duelako. Hala ere, IKTetako tresna hauek berritzen eta hobetzen jarraitu behar dugu eta betekizun horretan oso lagungarri izango zaizkigu zuon, hau da, erabiltzaileon, iritziak eta iradokizunak”.

Hiztegiak bilaketak sei hizkuntzatan egiteko aukera ematen du: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana eta latina. Galdera laukitxoan jarri eta ezkerreko zutabean termino horrek arlo desberdinetan dituen erabilera desbedinak agertzen dira. Bilatzen ari garen erabilera klikatuta, erabilera arlo horretan beste hizkuntzetara itzulia ere agertuko zaigu termino hori. 

Hiztegiak gainera terminoen fidagarritasuna adierazteko mailakatze bat erabiltzen du orain:

-0 Baztertu beharreko terminoa (Terminologia Batzordeak onartzen ez duena)
-1 Termino erabilia (Terminologia Batzordeak aztertu gabea baina besterik ezean erabiltzen dena)
-2 Termino proposatua (adituek proposatua baina oraindik Terminologia Batzordeak normalizatu gabea)
-3 Termino onartua (baina ez lehenetsia, beste bat gomendatzen delako)
-4 Termino behin-behinean normalizatua/gomendatua (Terminologia Batzordearen onespenaren zain)
-5 Euskara Termino normalizatua/gomendatua.

-EuskalTerm, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia