euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak euskal gizataldeetan premia larrian daudenei laguntzeko 2021eko deialdia onartu du

2021/03/03

Venezuela, Kuba (irudian), Txile, Argentina eta Uruguaiko onuradunek jaso izan dituzte gehienbat premiazko laguntzok
Venezuela, Kuba (irudian), Txile, Argentina eta Uruguaiko onuradunek jaso izan dituzte gehienbat premiazko laguntzok

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak, astearte honetan egindako Gobernu-Bileran, munduan barreiatutako euskal gizataldeetan premia larrian daudenei laguntzeko 2021eko deialdia onartu du. Ohi denez, dirulaguntza hauek Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira, eta orotara iazko kopuru bera, 202.000 euroko zuzkidura izango dute. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialak, eta hortik aurrera hilabeteko epea zabalduko da eskabideak aurkeztu ahal izateko.

Eskatzaileek euskal gizataldeko kide direla eta atzerrian bizi direla egiaztatu beharko dute; eta dauzkaten beharrei edo premia larriko egoerei aurre egitea ahalbidetzen duten ondasunik edo diru-sarrerarik ez dutela; etxe partikularretan bizi beharko dute, araudi edo estatutuengatik laguntza eman behar dieten talde, komunitate edo erakundeen kide izan gabe.

Buletin Ofizialean argitaratu arte ez da indarrean sartuko, baina egoera honetan bazaude, egon erne, zeure euskal etxearekin edo hurbilen duzunarekin beharko baituzu kontaktatu, edo, argibide eta xehetasun bila, hurbilen duzun Euskadiren Ordezkaritzarekin edo zuzenean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin (euskaletxeak@euskadi.eus).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia