Euskal Herriko Argitaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo eman zuen Euskal Etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko Dekretuak izango dituen aldaketen berri. Aldaketa hauen argitalpena aurtengo deialdiaren argitalpenaren aurreko pausoa da. Aldaketak indarrean dira gaurtik aurrera, eta euren helburua, besteak beste, diru-laguntzen balorazio- eta hautaketa-irizpideak hobeto zehaztea da, testuak azaltzen duenaren arabera. Euskal Etxeentzako diru-laguntzen 2014ko deialdia datozen asteetan argitaratzea espero da.
Vitoria-Gasteiz. Atzo argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko Dekretuan egin diren aldaketak. Xedapen honen eraginez, diru-laguntzen dekretuak testuan zehazten diren aldaketak izango ditu. Izan ere, xedapenak dioenaren arabera, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzaren bitartez, gogoeta-prozesu batean murgilduta dago, euskal etxeen eta federazioen finantziazio-ereduari buruzko proposamen berri bat sortzeko. Hori Euskal Gizataldeen VI. Mundu Biltzarrean aurkeztuko da, 2015eko amaieran.
Xedapenaren testua osorik, hemen.
Datozen asteetan espero da argitaratzea Euskal Etxeentzako diru-laguntzen 2014ko deialdia.