euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeentzako 2007ko diru laguntzak eman ditu jakitera, orotara ia 1.400.000 euro

2007/09/22

Caracaseko Eusko Etxea da dirulaguntzen 2007 deialdian esleipendun izango denetako bat
Caracaseko Eusko Etxea da dirulaguntzen 2007 deialdian esleipendun izango denetako bat

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak, 2007ko irailaren 21eko ebazpenez, Euskal Etxeentzako 2007ko dirulaguntzen banaketa onetsi du. Orotara 1.359.340 euro dira banatutakoak, baldintzak bete dituzten 95 etxeren artean, herrialdeka honela sailkatuta: Argentina (55), Australia (1), Brasil (1), Espainiako estatua (8), Estatu Batuak (9), Frantziako estatua (2), Italia (1), Kanada (2), Kolonbia (1), Kuba (1), Mexiko (1), Peru (1), Txile (2), Uruguai (6) eta Venezuela (3). Euskal Etxe esleipendunek faxa bidali beharko dute dirulaguntza onartzen dutela esanez, ahal dela datorren astelehenaren aurretik, Gizataldeetako Zuzendaritzak euskal etxeentzako ohar batean adierazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2007ko irailaren 21eko ebazpenez, euskal etxeei 2007ko diru-laguntzak emateko deialdiari dagozkien emaitzak eman ditu ezagutzera. Euskal Gizataldeen Zuzendaritzatik euskal etxeei adierazi dietenez, ordainketak lehenbailehen egiten hasi ahal izateko, euskal etxe esleipendunen onarpena berehala beharko lukete hartu faxez (+34 945 018158), ahal dela irailaren 24a --datorren astelehena-- baino lehen. Hori egin aurretik, ordea, ongi aztertu beharko dute esleipendunek egindako gastuak erabat justifikatzeko moduan diren, alegia ez soilik emandako diru kopuruari dagokionez, igorritako aurrekontuan ipinitako diru kopuru osoari dagozkionez baizik.

Ebazpenaren lehenengo eranskinean zehazten dira euskal etxe esleipendunen izen eta datuak, eta eman zaizkien diru kopuruak, gastu arruntak (IV atalekoak) eta inbertsioak (VII atalekoak) bereiziz, ondoren bien arteko batuketa eginez. Hauxe da zerrenda:

Argentina

-Arrecifes (Euskaldunak Denak Bat S.S.M.) 3.727€+9.859€=13.586 €
-Ayacucho (Centro Vasco Euskal Odola) 2.177+0=2.177
-Azul (Centro Basko Azuleño Gure Txokoa) 880 0 880
-Bahía Blanca (Unión Vasca Sociedad de S.M.) 22.909 1.291 24.200
-Balcarce (Centro Vasco Balcarce'ko Euskaldunak) 1.210 78 1.288
-Bolívar (Danak Bat Centro Vasco Argentino) 878 3.234 4.112
-Bragado (CV Argentino Danak Anaiak) 10.218 12.150 22.368
-Buenos Aires (Asociación Coral Lagun Onak) 4.604 4.604
-Buenos Aires (Centro Laurak Bat) 13.069 38.262 51.331 €
-Buenos Aires (Club Vasco Argentino Gure Echea) 7.057 7.057
-Buenos Aires (Euskaltzaleak) 1.203 537 1.740
-Buenos Aires (Eusketxe-Eusko Kultur Etxea) 2.745 1.637 4.382
-Buenos Aires (FEVA) 100.565 2.560 103.125
-Buenos Aires (Fundación Vasco Argentina Juan de Garay) 9.935 9.935
-Cañuelas (Centro Vasco Denak Bat Cañuelas) 2.551 435 2.986
-Chacabuco (Centro Vasco Guillermo Larregui) 6.844 6.844
-Chaco-Resistencia (CV del Chaco Kotoiaren Lurra) 12.760 700 13.460
-Chascomús (Centro Vasco Argentino Zingirako Euskaldunak) 490 490
-Chivilcoy (Centro Vasco - Argentino Beti Aurrera) 8.365 8.365
-Comodoro Rivadavia (Asociación EE de SM) 2.585 1.518 4.103
-Concordia (Colectividad Vasca de Concordia) 590 590
-Córdoba (Centro Vasco Argentino Gure Txokoa) 5.027 5.027
-Coronel Pringles (Asociación CV Eusko Biltzar) 2.340 10.370 12.710
-General Alvear (Centro Atuel'ko Euskotarrak) 3.344 3.344
-General Roca (Centro Vasco Gure Etxea) 796 796
-General Rodríguez (Centro Vasco Eusko Aterpea) 83 83
-General Villegas (CV Villegas´ko Euskaldunak) 3.034 11.740 14.774
-José C. Paz (Centro Vasco Toki Eder) 4.896 12.246 17.142
-Junín (Centro Vasco Arbola Bat) 1.475 869 2.344
-La Plata (Centro Basko "Euzko Etxea) 22.457 22.457
-Laprida (CV Argentino Lagunen Etxea) 5.385 2.816 8.201
-Las Flores (CV Loreta'ko Euskaldunak) 785 1.902 2.687
-Lomas De Zamora (CV Denak Bat) 225 2.534 2.759
-Magdalena (Centro Vasco Ongi Etorri) 904 2.659 3.563
-Maipú (Centro Vasco Anaitasuna) 7.056 7.056
-Mar de Plata (CV Denak Bat de Mar de Plata) 7.188 22.672 29.860
-Mendoza (Centro Vasco Denak Bat) 1.247 8.870 10.117
-Necochea (Centro Basko Argentino Euzko Etxea) 20.985 4.882 25.867
-Paraná (Asociación Vasco Argentina Urrundik) 4.506 2.101 6.607
-Paraná (Centro Vasco Ibai Guren) 4.301 4.301
-Pehuajó (Centro Basko Etxe Alai) 775 775
-Pergamino (Centro Basko Lagun Onak) 1.501 1.501
-Río Colorado (Centro Vasco Ibaiko Euskaldunak) 12.076 12.076
-Río Cuarto (Centro Vasco Gure Ametza) 1.752 21.067 22.819
-Rosario (Centro Vasco Zazpirak Bat) 37.799 10.757 48.556
-San Juan (Centro Eusko-Etxea de San Juan) 384 384
-San Nicolás (CV Euskal-Etxea San Nicolás) 26.351 5.681 32.032
-Santa Fe (Centro Vasco Argentino Gure Etxea) 2.855 2.855
-Suipacha (Centro Vasco de Suipacha Gure Txokoa) 598 598
-Tandil (Centro Vasco Argentino Gure Etxea) 2.860 9.746 12.606
-Trenque Lauquen (Centro Basko Euskal Sustraiak) 327 4.197 4.524
-Tres Arroyos (Centro Vasco Hiru Erreka) 3.441 3.441
-Viedma (Centro Basko Beti Aurrera Aberri Etxea de V y P) 3.154 3.154
-Villa María (Centro Vasco Euzko-Etxea) 7.654 4.602 12.256
-Villa Mercedes (CV Euskal Etxea Villa Mercedes) 3.790 3.790

Australia

-Sydney (Gure Txoko Basque Club Inc.) 4.476 4.476

Brasil

-Sao Paulo (Eusko Alkartasuna de Sao Paulo) 10.048 467 10.515

Espainiako Estatua

-Bartzelona (Euskal Etxea-Centre Cultural) 50.459 4.240 54.699
-Logroño (Asociación Cultural Laminiturri) 300 300
-Madril (Euskal Etxea-Hogar Vasco de Madrid) 33.390 33.390
-Madril (Federación de Centros 'Euskal Herria') 7.840 7.840
-Murtzia (Asociación Cultural Euskal Etxea) 3.831 3.831
-Palma de Mallorca (Euskal Etxea Artea) 26.648 756 27.404
-Salou (Centro Vasco de Salou Txoko Lagun Artea) 1.779 1.779
-Valentzia -(CV Navarro Laurak Bat de Valencia) 5.008 624 5.632

Estatu Batuak

-Boise (Oinkari Basque Dancers) 4.054 4.054
-Elko (North American Basque Organizations, NABO) 47.783 47.783
-Homedale (Txoko Ona, Inc) 4.149 1.876 6.025
-New York (Euzko-Etxea of New York) 10.040 10.040
-New York (Society of Basque Studies in America) 5.106 5.106
-Ontario (Ontario Basque Club, Inc.) 1.814 17.019 18.833
-Salt Lake City (Basque Club Of Utah) 597 597
-Seattle (Seattle Euskal Etxea) 756 756
-South San Francisco (Basque Cultural Center, Inc.) 36.917 19.500 56.417

Frantziako Estatua

-Bordele (Eskualdunen Biltzarra) 6.722 6.722
-Saint Ouen (Pariseko Eskual Etxea-La Maison Basque de Paris) 31.050 39.050 70.100

Italia

-Erroma (Associazione Culturale Euskara - Erromako Euskal Etxea) 21.945 21.945

Kanada

-Montreal (Euskaldunak Association des Basques du Quebec) 6.157 6.157
-Vancouver (Zazpiak Bat Basque Society) 1.727 1.727

Kolonbia

-Bogotá (Fundación Centro Vasco Euskal Etxea) 15.147 15.147

Kuba

-La Habana (Asociación Vasco Navarra de Beneficencia) 559 1.197 1.756

Mexiko

-Mexiko DF (Centro Vasco de México A.C.) 57.031 24.115 81.146

Peru

-Miraflores-Lima (Euskal Etxea de Lima) 831 831

Txile

-Santiago (Eusko Etxea-Casa Vasca de Chile) 7.267 7.192 14.459
-Valparaíso (Euskal Etxea-Casa Vasca de Valparaíso) 2.305 310 2.615

Uruguai

-Carmelo (Ibai Ondoko Etxea) 11.244 11.244
-Montevideo (Centro Vasco Euskal Erria) 20.528 3.740 24.268
-Montevideo (FIVU) 17.930 17.930
-Montevideo (Centro Haize Hegoa) 24.461 2.378 26.839
-Rosario (Gure Etxea Colonia) 2.296 2.296
-Salto (Saltoko Euskaldunen Taldea) 3.431 3.431

Venezuela

-Caracas (Caracaseko Eusko Etxea) 29.840 66.473 96.313
-Valencia (Centro Vasco Venezolano de Carabobo) 17.512 17.512
-Valencia (Federación de Centros Vascos de Venezuela) 8.740 8.740

Orotara 946.460 € 412.880 € 1.359.340

Eskatutako dokumentaioa ez aurkezteagatik dirulaguntzarik ez zaie eman honako euskal etxeei::

-ARG: Trelew (Centro Vasco del Noreste de Chubut)
-ARG: Macachín (Asociación Unión Vasca Euzko Alkartasuna)
-ARG: Carlos Casares (Centro Vasco Euskalduna)
-AUS: Townsville (The Basque Club of North Queensland-Australia-Inc.)

ORDEZKOAK

IV. atala:

-Associazione Culturale Euskara - Erromako Euskal Etxea 871 €

VII. atala:

-ARG: General Villegas (CV Villegas´ko Euskaldunak) 1.113
-ARG: Pergamino (Centro Basko Lagun Onak) 6.172
-URU: Salto (Saltoko Euskaldunen Taldea) 20.080
-VEN: Valencia (Centro Vasco Venezolano de Carabobo) 43.381
-ARG: Suipacha (CV de Suipacha Gure Txokoa) 780
-ARG: Chascomús (CV Argentino Zingirako Euskaldunak) 18.611
-ARG: General Rodríguez (Centro Vasco Eusko Aterpea) 4.600
-ARG: Córdoba (Centro Vasco Argentino "Gure Txokoa" 1.336
-ARG: Viedma (Centro Basko Beti Aurrera Aberri Etxea de V y P) 3.949
-ESP: Murtzia (Asociación Cultural Euskal Etxea de Murcia) 2.109
-ARG: La Plata (Centro Basko Euzko Etxea) 16.840
-ARG: Buenos Aires (Centro Vasco Francés) 16.582
-ARG: Chivilcoy (CV Argentino Beti Aurrera) 15.990
-ARG: Concordia (Colectividad Vasca de Concordia) 832
-ARG: Villa Mercedes (CV Euskal Etxea Villa Mercedes) 3.566
-URU: Rosario (Gure Etxea Colonia) 792
-AEB: Mountain Home (Euskal Lagunak, Inc.) 17.442
-ARG: Río Colorado (Centro Vasco Ibaiko Euskaldunak) 1.385
-ESP: Salou (Centro Vasco de Salou Txoko Lagun Artea) 1.063
-ARG: Buenos Aires (Club Vasco Argentino Gure Echea) 11.910
-IT: Eroma (Associazione Culturale Euskara-Erromako EE) 1.390
-KO: Bogotá (Fundación Centro Vasco Euskal Etxea) 45.653
-ARG: Paraná (Centro Vasco Ibai Guren) 28.908
-ARG: Tres Arroyos (Centro Vasco Hiru Erreka) 18.360
-ARG: Chacabuco (Centro Vasco Guillermo Larregui) 15.493

[Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hilabeteko epean, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira kontatzen epeok.]


Lotura interesgarriak

2006. urteko deialdiko dirulaguntzak
2006ko ekainaren 30ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia