euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak euskal etxeen arloko espezialiazio bekak jaso dituztenen izenak argitaratu ditu

2009/02/05

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen
Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariaren bidez jakitera eman du atzerriko gizataldeen eta euskal etxeen eremuan espezializatzeko bekek esleipenaren onuradunen zerrenda. Joan den azaroan egin zen beka hauen deialdia eta oinarrietan iraupena urte betekoa izango zela azaltzen zen. Beken zuzkidura ekonomikoa 15.900 eurotakoa da. Bekak jaso dituzten eskatzaileak Iker Blas Mendoza, Aimar Rubio Llona eta Asier Ortega Murga dira. Euren eginkizunak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bulegoetan egingo dituzte.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak atzerriko gizataldeen eta euskal etxeen eremuan espezializatzeko beken esleipena argitara eman du. Guztira hiru beka izan dira esleituak eta bekadunek urtebetez euren eginkizunak Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bulegoetan egingo dituzte. Aurkeztutako hautagaien eskabideak aztertu ostean bekak jasoko dituztenak Iker Blas Mendoza, Aimar Rubio Llona eta Asier Ortega Murga dira. Hiruetako baten batek postua bete ezin izango balu, edozein arrazoi dela eta, ordezko zerrenda bat ere argitaratu du Jaurlaritzak: Ibai Iriarte San Vicente, Xiber Mendia Bereciartu eta Edurne Uriarte Saracibar.

Esleipena osotasunean irakurri edo aukeratuak izan ez direnen zerrenda kontsultatu nahi dutenek, hemen aurkitu ahal izango dute.

Deialdiaren oinarriak eta baldintzak kontsultatu nahi dituztenek, bere momentuan EuskalKultura.com-ek argitaratu zuen artikulu honetan irakur ditzakete.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia