euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Europako Migrazio Erakundeen Elkartearen bileran parte hartuko du Turinen

2015/09/24

AEMIren bilkuraren afitxa
AEMIren bilkuraren afitxa

PUBLIZITATEA

Emigrante eta errefuxiatuen krisia puri-purian dagoela, Europako Migrazio Erakundeen Elkarteak (AEMIk) bere urteroko bilkura eta mintegia hasiko du gaur Turinen, Italian. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, Turinen da Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Gaur eta bihar mintegia egingo da eta larunbatean bilera.

Turin, Italia. "Europe and Migrations in the 3rd Millennium" izenburupean egingo da Turinen AEMIren 2015eko mintegia eta bilkura, gaur hasi eta larunbata arte. Izenburu ezin egokiagoa, gaur egun Europa aurrez aurre bizitzen ari den errefuxiatu eta immigranteen krisia dela eta. Nahiz eta mintegian aurkeztuko diren txostenak eta ikerketak duela zenbait hilabete itxiak diren, krisiaren gaiak mintegiko eztabaida eta hausnarketetan lekua izango duela espero da.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, Turinen da dagoeneko Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Mintegia gaur eta bihar egingo da, eta AEMIren urteroko bilkura, aldiz, larunbatean izango da.

Egitaraua, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia