euskal diaspora eta kultura
2009/01/26
PUBLIZITATEA
Iruñea, Nafarroa. Adierazpena Iruñeko Nafarroako Jauregian izenpetu dute gaur goizean Miren Azkaratek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, eta Carlos Pérez Nievas Nafarroako Gobernuako Hezkuntza kontseilariak. Eurekin batera Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Xabier Azanza Euskarabidea, Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria izan dira.
Asmoen Aitorpen honen ondorioz ezarriko den lehentasunezko helburuetako bat izanen da hizkuntza politikaren alorrean lankidetza teknikorako loturak ezartzea, informazioa eta jakintza elkarrekin trukatzeko, eta helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen esparruan jarduerak koordinatzeko.
Aro berri bat
Adostasun honek aro berri bat zabaltzen du, euskarari dagokionez, Hegoaldeko bi administrazioen artean. Horretarako lehen urratsa, Gobernu bien arteko hizkuntza politikaren alorrean, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan 2008ko otsailaren 22an izandako lan bilera eta agerraldiarekin eman zen. Bilera hartan Miren Azkarate Kultura sailburuak adierazi zuen “gaurtik aurrerakoaren lehen urratsa da, aurrera begirakoa. Ez da ohikoa baina honek datorrenaren atea zabaltzen du". Ia urte bete honetan Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren eta Euskarabidea Nafar Institutuaren arteko lan bilera sorta eta elkarlana etengabea izan da eta horren ondorioa da orain izenpetu den adostasuna.
Gaur goizeko ekitaldian Miren Azkaratek eskerrak eman dizkie Nafarroako kontseilari Carlos Perez Nievas-i eta Euskararen Nafar Institutuko Zuzendari Xabier Azanzari, hilabete hauetan bi gobernuen arteko Hizkuntza Politika alorrean harremanak normalizatzeko emandako pausoengatik.
Guztion ondare
Miren Azkarate sailburuak aipatu nahi izan du euskararen geografia zabala dela, “euskarak mendetan bizirik iraun du eta mende guztietan gizakiok, legitimitate osoarekin, geure buruari zirkunstantzia historikoen arabera, egitura juridiko administratibo desberdinak eman dizkiegu. Baina egitura horiek izan arren, euskarak iraun du guztion ondare delako. Euskararen geografiak gaur bi erkidego autonomo eta bi estatu hartzen ditu. Eta horretan euskarak elkartzen gaituen Pirinio mendien antza du”.
hijos de prostituta
patata, 2009/11/06 15:58
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus