euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bisita eta omenaldia egin diote Paulina Lopez 'gerrako ume' bueltatu berriari

2018/06/14

9 urte zituela SESBera erbesteratu zuten Paulina López González Gerlako Umea, 2018an bizkairatua, Jaurlaritzako Gorka Alvarez eta BFAko foru diputatu Isabel Sanchez Roblesekin
9 urte zituela SESBera erbesteratu zuten Paulina López González Gerlako Umea, 2018an bizkairatua, Jaurlaritzako Gorka Alvarez eta BFAko foru diputatu Isabel Sanchez Roblesekin

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin diote joan den asteazkenean Paulita López González “gudako umeari”, eta bizi den Traparango erresidentzian bisitatu dute Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sánchez Roblesek. 1928an, 9 urte zituela SESBera erbestaratu zuten Paulina, aurten, 90 urte dauzkala etorri da bueltan Bizkaira, eta bertako zahar egoitza batean bizi da.

Trapagaran, Bizkaia. Jaurlaritzak plazaratu duen ohar batek gogora dakarrenez, 8/1994 Legean (Euskal Autonomia Erkidegoaz Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko Harremanetarakoa) zehaztatutakoaren ondorioetarako, Euskadin jaio eta Espainiako Guda Zibilaren ondorioz atzerrira eraman ziren euskaldunak (“gudako umeak”) euskal gizataldeetako kideak direla, eta euretaz arduratzea bere eginkizunetako bat duela Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak. 

Paulita 1928an jaio zen Trapagaranen eta 9 urte baino ez zituela, 1937an, erbesteratu egin zuten orduan Soviet Batasunazenera, Guda Zibilaren ondorioz. Herrialde horretan pasatua du ia bere bizitza guztia, baina beti bere jaioterrira bueltatzea bere gogo handiena izan duela.

Eusko Jaurlaritzak 2017an hasi zituen ekartzeko tramiteak Moskuko Espainiako Kontsulatuarekin, eta 2018an, 90 urte zeuzkala, bete du Paulitak bere ametsa eta Trapagaranera bueltatu da. Berton bizi da gaur egun, Foru Aldundiaren erresidentzia batean.

Gerra Zibila piztu zenean 1936. urtean, milaka euskal haurrek erbestera ihesi egin behar izan zuten, euren gurasoengandik aldenduz. Horietako batzuk etxera itzuli ziren guda amaitu ostean, baina beste askok urteak pasa zituzten atzerrian familiatik urrun. Paulita izan zen horietako bat, Soviet Batasun ohira, geroago Errusia bihurtu zenera erbesteratua.

Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunek egindako bisita “hala Paulita nola ‘gudako ume’ guztiak oroitzeko eta omenaldia egiteko izan da”, adierazi du Gorka Alvarez Aranburuk.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia