euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak datorren astean emango du argitara Gaztemundu 2013, musika eta musikariei eskainia

2013/06/14

Gaztemunduko aurreko edizio baten irudia, Gasteizen (argazkia EuskalKultura.com)
Gaztemunduko aurreko edizio baten irudia, Gasteizen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak datorren asteko ostegunerako aurreikusi du emango duela argitara Gaztemundu 2013rako deialdia. Euskal etxeetako musika eta musikariei eskainitako edizioa izango da. 18 urtetik gorako gazteek har dezakete parte --ez da adin mugarik ipini--, instrumenturen bat jo edo euren elkarteetan musikaz arduratzen badira. Eskabideak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 21ean itxiko da.

Vitoria-Gasteiz. Gaztemunduren 2013ko edizioa abuztuaren 31etik irailaren 14a bitartean egingo da eta helburua, parte hartuko duten gazteen musika hezkuntza eta euskal instrumentu tradizionalei buruzko ezagutza areagotzea izan du. Deialdia ekainaren 20ean argitaratuko du EHAA buletinak, baina Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzatik edukiak aurreratu dituzte, interesatuak gauzak garaiz prestatzeko aukera izan dezaten. Argitaratu ostean, eskabideak argitaratze egunaren biharamunetik hilabeteko epea izango lukete aurkeztu ahal izateko, eta horrek uztailean 21en kokatuko gintuzke.

Parte hartzeko bete beharra hauek dira:

1. Gutxienez 18 urte beteta izatea 2013ko urtarrilaren 1ean
2. Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea
3. Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez
4. Musika ezagutzak izatearen egiaztagiria aurkeztea
5. Gaztemundu programako egonaldirik inoiz egin gabekoa izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Deialdiarekin batera doan inprimakia osatuta, eskatzaileak sinatuta. (Inprimakia deialdiaren 5. orrian daukazue, gaztemundu deialdia 2013.pdf artxiboan)
b) Pasaportearen edo nortasun agiriaren kopia, adina eta bizilekua egiaztatzeko
c) Euskal etxeak emandako ziurtagiria, eskatzaileak honako baldintza hauek betetzen dituela egiaztatzeko: I. Ofizialki aintzatetsi eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribaturiko euskal etxe bateko bazkide izatea, deialdia argitaratu baino hiru urte lehenagotik, gutxienez. II. Euskal etxeak ziurtatu beharko du bere gain hartuko dituela esleipendunak bere betebeharrak ez betetzean sor daitezkeen gastuak. III. Txosten bat erantsi beharko du eskatzaileak etxe horren jardueretan duen parte hartzeaz
d) Kalitate oneko gutxienezko bi minutuko iraupeneko musika grabaketa, eskatzailea, bera bakarrik, euskal musika tresna bat jotzen jasotzen duena
e) Euskara ezagutza egiaztatzeko agiria

Honako informazioa aurrerapena baizik ez da, deialdia berez datorren asteko ostegunean, ekainaren 20ean argitaratuko baitu EHAA buletinak bere xehetasun eta ñabardurekin.

Edozein zalantza argitzeko edota eskabideak aurkezteko, jo Eusko Jaurlaritzara, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzara, edo Euskadiren Ordezkaritzetara munduan. Azken hauetako batzuk egoitza dute Buenos Aires, New York, Mexiko Hiria, Txileko Santiago, Brusela edo Bogota, esaterako.

-Deialdia pdf artxiboan:
www.euskalkultura.com/albisteak/gaztemundu-2013-deialdia
-Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza: www.euskadi.net/euskaldunak



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia