euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Coronel Dorrego herri argentinarreko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxea onetsi du ofizialki

2007/02/28

Coronel Dorregoko 1089-91 Udal Ordenantza, non azaltzen den zergatik ipini zaion Euzkadi izena (beste nazio batzuen izenen ondoan) bertako kale sail bati (irakur testua artikuluaren azkenean)
Coronel Dorregoko 1089-91 Udal Ordenantza, non azaltzen den zergatik ipini zaion Euzkadi izena (beste nazio batzuen izenen ondoan) bertako kale sail bati (irakur testua artikuluaren azkenean)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak asteartero egiten duen bilkuran atzo hartutako erabakien artean Argentinako Coronel Dorrego herriko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxea onetsi eta Euskal Etxeen erregistro ofizialean sartzea deliberatu zuen. Neurri honekin aipatu euskal etxea nor da aurrerantzean, Jaurlaritzak kanpoko euskal giza-taldeei eskaintzen dizkien programa eta onuren hartzaile eta eskubide-emaile izateko bere bazkideekiko.
Atzodanik kide berri bat emendatu zaie Eusko Jaurlaritzaren baitan Lehendakaritza sailean legez sortu eta mantentzen den Euskal Etxeen erregistro ofizialeko munduko euskal zentruei. Euskal gobernuak atzoko ohiko bilkuraren ostean iragarri zuenez, Buenos Aires probintzia argentinarreko Coronel Dorrego herriko 'Denak Elkarrekin' Euskal Etxea onetsi da ofizialki eta, beraz, euskal legeek onuradun gisa aitortzen dizkion eskubideen jabe bilakatzen dira elkartea bera eta, haren bidez, bere bazkide eta kideak.

'Denak Elkarrekin' 2002ko ekainaren 10ean sortu zen Coronel Dorregon, nahiz eta bertako euskal jatorriko biztanleek aurretik ere, euskal etxerik gabe izan arren, euskaldun gisa, ikurriñarekin-eta agertzeko ohitura hartua zuten herriko ospakizunetan, herrian present dauden gainerako jatorri eta nazio desberdinekin batera, euren elkarte eta sinboloak agertzen diren momentu eta uneetan.

Bertako euskal indarrei bide antolatua ematen

2002 ekainaren 10ean, jende multzo batek, ohartuz besterik egin ezean euskal sentimentua eta batez ere haren edukia galtzen ari zela belaunaldi berriendako, euskal etxea sortzeko pausoak ematea deliberatu zuen, nortasun juridikoa hartu eta erregistratu beharreko tokietan erregistratzeko, bertako euskaldunek eta euskaldunen ondorengoek tresna hobeak izan zitzaten euren euskal osagaia atxiki ahal izateko.

Geroztik pixkanaka ekintza desberdinak garatzen joan dira, helburu nagusietako bat gazteria erakartzea eta gazteeak gustura senti daitezkeen gunea sortzea izanik. Euskal Etxe txikia da, baina aurrera begira ari dena. Kirolarekin zerikusia duten ekimenak daramatza, partikularzki futbol ekipo bat, eta baita ere pilota ekintzak, haur eta gaztetxo abesbatza, euskara eskolak eta euskal etxeetako ohiko bilkura eta afari-ospakizunak.


Coronel Dorrego eta euskaldunak: Euzkadi kalea

[Ilustrazioan agertzen den testuaren transkripzioa erdara originalean: 'La desiganción de las calles de nuetro Distrito, con alusiones a las naciones de aquellas colectividades que contribuyeron al desarrollo de nuestro Partido, es un justiciero homenaje (Siria, Italia, España, Dinamarca). Reconociendo con este acto, todos los esfuerzos realizados por estas colectividades para forjar un Coronel Dorrego próspero.

Cabe la misma consieración, hacia la olectividad Holandesa quien hizo un importante aporte a nuestro Distrito y hasta ahora no se la había reconocido en igual forma.

Este mismo reconocimiento, vale a los hijos de la colectividad vasca, más allá que provienen de una región integrante de las naciones española y francesa, se han caracterizado por presentarse siempre como una comunidad con caracteres propios, y es por ello que el HCD (Honorable Consejo Deliberante) quiere agradecer su aporte, designando a una arteria de esta ciudad cabecera con el nombre 'Euzkadi'.

Sus nomenclatores se descubrieron en ocasión del Día de los Inmigrantes: 13 de Julio de 1991]



Lotura interesgarriak

Roberto Juarroz, euskal jatorriko idazle dorregotar bat
'Viaje Literario' aldizkarian

Mikel Ezkerroren hitzaldia Coronel Dorregon (agenda, gaztelaniaz)
EuskalKultura.com-en 2005eko ekainaren 10ean argitara emana

'Denak Elkarrekin es el nombre del CV de Coronel Dorrego'
EuskalKultura.com-en 2004ko abuztuaren 2an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia