euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak bi euskal etxe berri onartu ditu ofizialki, Argentinako General Belgranon eta Peruko Trujillon

2018/12/11

Peru, Trujilloko Euskal Etxeko bilera sortzailea (argazkia EuskalKultura.com)
Peru, Trujilloko Euskal Etxeko bilera sortzailea (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak bi euskal etxe berri onartu ditu gaur eguerdian egin duen Gobernu Kontseiluan: Argentinan, General Belgranoko “Asociación Civil Centro Vasco de General Belgrano”; eta Perun, “Centro Cultural Vasco Peruano de Trujillo”. Hauekin, guztira, 193 euskal etxe daude Eusko Jaurlaritzak mundu osoan ofizialki onartuta eta eskubidez, esaterako, lau urtean behin --hurrengoa 2019an-- egiten den Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarrean zuzenean edo ordezkari bidez parte hartzeko gaituta.

Gaur egun, 25 herrialdek daukate bere baitan euskal etxerik. Argentinaren kasuan, 85 dira dagoeneko bertan Jaurlaritzaren aurrean ofizialduta daudenak; Peruen kasuan, berriz, hirugarrena da Tujillokoa, Limakoaren eta Cuscokoaren ondotik.

EuskalKultura.com-ek emana zuen iaz General Belgranoko euskal etxearen proiektu eta urrats berrien berri, eta elkartearen jardueren aipu ematen segitu du geroztik; baita Trujilloko euskal etxe berriaren kasuan ere, elkarteak 2017ko azaroko abiatze-bilera egin ondoren.

Ongi etorri eta zorionak bioi!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia