euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak bi beka deitu ditu Kanpo Harremanetan eta Euskal Gizataldeen arloan espezializatzeko

2009/11/16

Beken deialdia egiten duen aldizkari ofiziala
Beken deialdia egiten duen aldizkari ofiziala

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak "Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko" bi beka deitu ditu. Legez parte hartzeko aukera daukaten herritarrekin batera, euskal etxeetako kideak ere aurkez daitezke deialdira, eskatutakoa betez geroz. Bekak Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako bulegoetan aritzeko dira eta 15.900 euroko diru hornidura daukate, bakoitzak. Eskabideak gauzatzeko epea abenduaren 10ean bukatuko da.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak bere bulegoetan "Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko" deitu ohi dituen beken deialdia argitaratu berri du. Jakina denez, baldintza zehatzak betez gero legez aurkezteko eskubidea daukaten pertsonen artean, euskal etxeetako kideak daude.

Bi beka hauetako bakoitzak 15.900 euroko diru hornidura izango du, kopuru horrek legeak agindutako atxikipen fiskala izango duelarik. Eskabideak egiteko epea abenduaren 10ean amaituko da. Inprimaki eredua eta deialdiaren baldintzak Euskadiko Agerkari Ofizialean topa daitezke, hemen. Hor aipatzen den 2003ko irailaren 30eko 221/2003 Dekretua, berriz, hemen topa daiteke.

Zalantzak izatekotan, idatzi Jaurlaritzara, hona; telefonatu (34) 945-018127 zenbakira; edo bidali faxa (34) 945-018158 zenbakira.

Inprimakiarekin batera, honako dokumentuak aurkeztu beharko dira:

-NANen fotokopia; Euskal etxeetako kideek pasaportearena aurkeztu beharko dute
-Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuaren 4. artikuluaren a) eta b) ataletan jasota dauden baldintzak egiaztatzeko agiriak
-Curriculum vitae, espediente akademikoarekin
-Egindako ikasketen egiaztagiriak eta eskatzen duten bekarekin erlazioa duen esperientzia praktikoaren egiaztagiria. Meritu gisa kontuan izateko egiaztatzen diren ikasketak, ofizialak izan beharko dira eta balio akademikoa izan beharko dute. Zortzigarren artikuluan ezarrita dagoenaren arabera ezagutzen diren hizkuntzen ahozko eta idatzizko gaitasuna egiaztatzeko agiririk ekarri ezin denean dagozkion frogak egin beharko dira
-Eskatzaileak egin dituen lanen eta argitalpenen kopia
-Karnetaren tamainako argazkia
-Aurretik inoiz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik ordaindutako beka berdin edo antzeko baten onuradun ez izanaren zinpeko aitorpena
-Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren baten edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen baten ez egotearen zinpeko aitorpena


Lotura interesgarriak

-Deialdia Lehendakaritzaren webgunean

 


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia