euskal diaspora eta kultura
2013/11/27
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak "atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko" dirulaguntzak esleitu eta plazaratu ditu, laguntzok, jakina denez, euskal etxeak bitartekari banatzen direlarik onuradunak bizi diren herrialde eta komunitate bakoitzean.
Guztira 202.00 euro banatu dira, iazko kopuru bera. Eskabideak, ostera, guztira 92 izan dira, zortzi herrialdetatik etorriak: Argentina, Estatu Batuak, Kolonbia, Kuba, Paraguai, Txile, Uruguai eta Venezuela. Eskabide horietarik 35 baztertuak izan dira eskatzen ziren baldintzetakoren bat betetzen ez zutelako.
Onuradunak, beraz, 57 izan dira, bost herrialdetakoak (Argentina, Txile, Kolonbia, Uruguai eta Venezuela) eta hogei euskal etxeren bitartez bideratuko dira. Esan bezala, 202.000 euro jasoko dituzte guztien artean.
-Ebazpena eta onuradun eta baztertuen zerrenda osoa (pdf)
-Deialdiari buruzko xehetasun eta ezaugarri guztiak
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus