Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak argitara eman du gaur abenduaren 30eko EHAA buletin ofizialean "euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako dirulaguntzak emateko deialdia", 2020. urteari dagokiona. Deialdiak 902.300 euro banatuko ditu, horietarik 782.300 euro IV. Kapituluari lotuta eta beste 120.000, VII. Kapituluari. Ebazpena 2019ko abenduaren 17koa da --egun horretan onetsi zuen Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, EuskalKultura.eus-ek orduantxe bertan iragarri zuenez-- eta Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusian sinatzen du.
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatuko da.
-Ebazpenaren testu osoa EHAA buletinean pdf-n
-Deialdiaren ezaugarriak: eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko jarraipideak