euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman die Venezuela, Bolivia eta abarren ari diren euskal GKEekiko hitzarmenei

2011/07/21

Euskal kooperanteak Venezuelan, artxiboko irudi batean
Euskal kooperanteak Venezuelan, artxiboko irudi batean

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman zion atzo asteartez Gasteizen eginiko bileran kooperazio eta lankidetza fundazio eta elkarteekin lau hitzarmen izenpetzeari Garapenerako euskal Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) prestatzeko eta indartzeko, baita Venezuelan eta Bolivian zenbait lankidetza proiektu abiarazteko ere. Hitzarmenok Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez izenpetuko dira.

Vitoria-Gasteiz. Hona hemen Jaurlaritzak atzo onartu hitzarmenak:

-Itaka-Eskolapioak Fundazioarekiko hitzarmena, arrisku egoeran dauden gazteek bigarren prestakuntza teknikoa jaso dezaten Venezuelako Barquisimeto hiriko Trompillo auzoan. Proiektuaren helburua da arrisku egoeran dauden nerabe eta gazteen prestakuntza akademikoa eta lanbide heziketa hobetzea, gazteok eta nerabeok bigarren lizeo tekniko batean aukera izan dezaten osoko hezkuntza prozesu baten bitartez garapen pertsonal zein profesionala izateko.

-Zabalketa Garapen eta Lankidetzarako Elkartearekiko hitzarmena, Boliviako indigenen komunitateetan berdintasuna garatzeko. Hain zuzen ere, proiektuak Cintis komunitateko landa emakumeen garapen integrala bultzatu nahi du, berdintasunez parte har dezaten komunitateko erabaki politikoak hartzerakoan eta eskubideez baliatzerakoan.

-ECODE Fundazioarekiko hitzarmena, kooperazio eragileak sendotzeko, euskal GGKEak (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak) indartsuak, trebeak eta sendoak izan daitezen, erakunde horiek baitira euskal lankidetza eta kooperazioaren eragile nagusiak. Ordaindutako langileei zein boluntarioei zuzendutako prestakuntzaren bitartez, hitzarmenak GGKEen ahalmen estrategiko zein teknikoak sendotu nahi ditu, erakunde horiek plangintza egokiak burutu ditzaten, diagnostiko egokietan, epe luze, ertain eta laburreko berariazko helburuak zehaztean eta lehentasunezko jardun ildoak burutzean oinarrituta.

-Alboan Fundazioarekiko hitzarmena, GGKEak eta hezkuntza komunitatea prestatzeko Garapenerako Heziketaren arloan. Hitzarmen honen helburuen artean dago gogoeta jardunaldi batzuk antolatu eta burutzea Euskadiko GKEek burutzen dituzten garapenerako heziketari buruzko esperientziez, ibilbideez eta ikuspegiez.

Lau hitzarmenok Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia ren bitartez izenpetuko dira, Jaurlaritzatik adierazi denez.

 


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia