euskal diaspora eta kultura
2008/08/07
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Argazki Artxiboa Oroimen Historikoa Berreskuratzeko egitasmo orokorraren proiektuetako bat da, eta munduko euskal etxe eta gizataldeei buruzko berrogeita hamar mila irudi bildu nahiko lituzte 2008-2011 epean, nahiz eta Jaurlaritzatik bertatik adierazia duten zenbakiok betetzea bezain garrantzitsua dela ahalik eta munduko euskal etxe eta euskaldunik gehien parte hartzea. Haste-hastetik Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak argitu nahi izan du proiektu honetarako utziko diren argazki eta material guztiei buruzko eskubideak emaileen edo jabeen eskuetan segituko dutela.
"Euskal Gizataldearen Argazki Artxibo Digitala"ren helburua batera edo bestera euskal etxeekin zerikusia daukaten argazkien bilketa lana egitea da, bilketa digitala eta internet bidezko zabalkundea. Argazkiak, gorde diren euskarrian nahi dira berreskuratu --paperean, negatibo edo diapositiba gisa-- eta artxibo digital bihurtzea. Horretarako, egokiena originalak eskaneatzea da, honako ezaugarri teknikoen arabera: 200 ppp-ko bereizkuntza, paperezkoen kasuan %100eko eskalan eta diapositibetan %400koan, konpresiorik gabeko tif formatoan gofetzeko (edo jpg-n, %85ean). Eskaneatzea ezinezkoa bada, euskal etxeak edo partikularrak eskaini nahi duen materialaren argazki digitalak ere egin daitezke.
Argazkiak zehatzen identifikatzearen garrantzia
Prozesu honetan aurrekoa bezain garrantzitsua den beste zerbait argazkien ahalik eta ongien katalogatzea da, alegia katalogazio on bat egin ahal izateko irudi bakoitzari buruz ahalik eta daturik gehien biltzea. Hala nola: argazkiaren egilea edo nondik heldu den, bidali duten data, argazkia atera zen data, edukiaren edo bertan agertzen denaren deskribapena (non atera zen, agertzen diren pertsonen izenak, zertan ari diren edo zer nolako ekitaldia den). Garrantzitsua da argazki bakoitzari buruz datu hauek guztiak edo ahal diren gehienak atxikitzea.
Argazkiok 5 MBeko tamaina eta 5 megapixeleko bereizkuntza izan beharko dute gehienez. Partikularrek, kide diren edo eurengandik hurbilen dagoen euskal etxera bidali ahal izango dituzte, edo zuzenean Eusko Jaurlaritzara [Kanpo Harremanak-Euskal Gizataldeekiko Harremenetarako Zuzendaritza, Nafarroa kalea 2; 01007 Vitoria-Gasteiz] CD-Rom, DVD edo bestelako euskarri magnetiko batean (hauetako edozein da egokiena argazkiak asko badira), irudi bakoitzeko fitxa bat erantsiz, edo EuskalEtxeak.net atalak horretarako propio eskainiko duen sistema batez (bide egokiena argazkiak gutxi badira). Dena den, webgunea prestatzen ari direnek azaldu dutenez, edozein bidez jasoko dituzten argazkiak onartuko eta sistemataratuko dira, eman diren datuen araberako bilaketa sistema bat ipiniko zaielarik.
Lotura interesgarriak
Eusko Jaurlaritzaren atari orokorra
www.euskadi.net
Diaspora eta Euskal Etxeak atari horren barne
Euskal Gizatalde eta Etxeak
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus