euskal diaspora eta kultura
2010/11/17
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkariak, Guillermo Echeniquek, euskal etxeei zuzenduriko aurtengo dirulaguntzen ebazpena sinatu du eta datozen egunetan ebazpena argitara emango dute ofizialki Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Hala ere Euskaletxeak.net atariak plazaratu du jada laguntza jasoko duten euskal etxeen zerrenda eta bakoitzak jasoko duen laguntzaren kopurua.
EHAAn ebazpena ofizialki argitaratu eta hamabost egunetara, edo euskal etxe guztiek laguntzak onartzen dituztenean --lehenago gertatzen dena--, hasi ahal izango dituzte onuradunek, laguntzen %75aren lehen ordainketa jasotzeko tramiteak. Euskal etxeren batek laguntzari uko egingo balio, laguntza hori ordezko elkarteentzako izango da.
-2010ko dirulaguntzak jasoko dituzten euskal etxeen zerrenda, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus