euskal diaspora eta kultura
2008/11/05
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Gaur legebiltzarreratu diren 2009ko aurrekontuen arabera, Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euro egotziko dizkio datorren urtealdian Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari, munduko euskal etxeek euren arteko, dauden herrialdeekiko eta Euskal Herriarekiko harremanak garatzen dituzten programen bidez sendotu eta areagotu ditzaten. Egoera larrian dauden kanpoko euskaldunekiko diru kopurua zerbait igoko da, 207.854 euroetara iritsi arte.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako idazkari nagusi Jesus Peñak gaur goizean aurkeztu ditu Legebiltzarrean Lehendakaritzaren 2009rako aurrekontuak. 73,3 milioi euro izango dira orotara, aurreko urtean baino 926.000 euro gehiago. Kopuru horretatik, 40 milioi Innobazio Fondora doaz, hortik zuzenean aldatzeko Innobask Agentziaren eskuetara (4 milioi) eta ikerketa eta teknologia zentruetara (36 milioi).
Kanpoko Ordezkaritzak
Lehendakaritzaren buxeta propioa, beraz, 33 milioikoa geratzen da, kopuru horretatik %19a Kanpo Ekintza Idazkaritza Nagusira doala, Iñaki Aguirre zuzendari. Peñak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak bere Ordezkaritza berri bat zabaltzeko asmoa izango luke heldu den urtean, Kanadan, Londresen edo Berlinen, eta horretarako 1,2 milioi euro gorde dira buxetan. Dagoeneko dauden Ordezkaritzen (Brusela, Madril, Mexiko, Argentina, Txile, Kolonbia, Estatu Batuak, Frantzia...) gastuak 5,1 milioitan finkatu dira 2009rako.
Aldi berean, Jaurlaritzak 120.000 euro gastatuko ditu datorren urtean Euskadiren irudia promozionatzen Espainiako estatuan, Turismo Sailarekin batera gauzatuko duen ekimen batean. Atal garrantzitsua da baita ere Euskadiren partaidetza Europa barnean sustatzeko lanei eskainitakoa, horretara 4,6 milioi dedikatu delarik eta aukera berdintasunari eskainikoa, azken hau 7,3 milioitan finkatua.
Lotura interesgarriak
Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak
2009ko proiektua
Eusko Jaurlaritzaren webgunea
www.euskadi.net
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus