euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritza partaide migrazio garaikidearen erronkez Poloniako Gdynia-n egiten ari den AEMIren Bilkuran

2018/10/05

Itziar Arrazola eta Izaskun Querejeta hizlari gaur goizean AEMIren Bilkuran (argazkia BO)
Itziar Arrazola eta Izaskun Querejeta hizlari gaur goizean AEMIren Bilkuran (argazkia BO)

PUBLIZITATEA

Gdynia, Polonia. Nazioarteko Migrazio Erakundeen Elkartea den AEMI aste honetako asteazkenetik larunbatera Poloniako Gdynia hirian egiten ari den Bilkuran bi euskal solasaldi biltzen ditu gaurko egitarauak. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitateen Zuzendaritzatik, 'An unusual regulation to open borders to Basque refugees' (Euskal errefuxiatuei mugak irekitzeko ezohiko araudi bat) izenburupean aritu dira gaur goizean Itziar Arrazola eta Izaskun Querejeta. Bestetik, Imanol Galdos ere hizlari aritu da, ‘The importance of preserving minority languages in the era of globalization. Inclusive and cohesive societies’ (Hizkuntza minorizatuak zaintzearen garrantzia globalizazioaren garaian. Gizarte inklusibo eta Kohesiboak) izenburupean.

AEMIren 28. Bilkura urriaren 3tik 6ra 'Challenges of contemporary migration' (migrazio garaikidearen erronkak) izenburupean ari da egiten Poloniatik ateratako migrazioaren erreferentzia portua den Gdynia hirian. Gdynia emigrazioari eskainitako museo ikusgarria dauka, AEMIren Bilkuran parte hartu duten lagunek aste honetan bisitatu dutena.

21 herrialdetako aurkezpenak daude aurreikusita Bilkuran, 50 bat hizlarirekin.

Itziar Arrazola eta Izaskun Querejetarekin batera, Benan Oregi teknikariak osatzen du AEMIko kide den Eusko Jaurlaritzak Dgynia-ra bidali duen ordezkaritza. 

Egitarau osoa, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia