euskal diaspora eta kultura
2011/09/30
PUBLIZITATEA
Aalborg, Danimarka. AEMI emigrazio historikoa aztertzen duten europar erakunde, museo eta fundazioen elkartea da. Bertan emigrazio historikoaren sorburu izan diren 25 bat herrialdek dute ordezkaritza. Horietako bat da Eusko Jaurlaritza, eta harreman hauen bitartez eskuratzen duen informazioa eta esperientzia etorkizunean Diasporaren Euskal Museoaren proiektua gauzatuko balitz erabiltzea, da partaidetzaren helburua.
Jaurlaritza orain dela bi urte sartu zen elkartean, eta iaz, gainera, urteroko bilkura antolatu zuen, Bilbon. Topaketa hartan migrazioen ikerketan teknologia berrien eragina izan zuten hizpide elkartekideek.
Aurtengo bilkura Danimarkako Aalborg hirian ari dira egiten, eta, asteazken gauaz geroztik, bertan da Benan Oregi, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako saileko teknikaria eta AEMIko Zuzendaritza Batzordeko kidea. "Azken urtebete honetan zer pasatu den, ze aurrerapenak egin diren, ze ideia eta proposamen berriak sortu diren"aztertu ahal izango dutela azaldu dio Oregik Euskalkultura.com-i. "Beti ateratzen dira gauza interesgarriak atzera etxera ekartzeko, aurretik ere hala gertatu baita".
-Aalborg-eko bilkuraren egitaraua AEMIren webgunean, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus