euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Institutua euskal kultura eta talentua sustatzen ari dira Bruselan

2011/03/02

Donostia 2016 hautagaitzaren lantaldea
Donostia 2016 hautagaitzaren lantaldea

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak eta Etxepare Institutuak hainbat jarduera antolatu dituzte Bruselan euskal kultura eta talentua Europan ezagutzera ematek. Jarduera ziklo hau gaur bertan hasi da “Donostia-San Sebastián: hiritarren energia olatuak” erakusketaren inaugurazio ekitaldiarekin, Europako Legebiltzarraren egoitzan. Datozen bi hilabeteetan beste ekitaldi batzuk ere egingo dituzte: Bernardo Atxagak Passaporta jaialdian parte hartuko du, 'Ghost in Armour' erakusketa ikusgai izango da, euskal parte hartzea izango da Bruselako Film Laburren Jaialdian eta Xarnege folk taldeak kontzertua emango du.

Brusela, Belgika. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Bruselako Euskadiko ordezkaritzaren koordinaziopean, eta Etxepare Institutuarekin batera, 'Euskal Kultura eta Talentuaren 1. Ziklo Europarra ' jarriko du abian gaur. Ziklo honi hasiera emateko “Donostia-San Sebastián: hiritarren energia olatuak"  erakusketa inauguratuko dute arratsaldean ofizialki Europako Legebiltzarraren egoitzan. Erakusketaren helburua Donostia- 2016ko Europako Kultur Hiriburu Izateko Hiri Hautagaiaren proiektuaren eta edukiak hedatzea izango da. Ostirala arte egongo da erakusketa Bruselan.

Zikloaren beste jarduerak datozen bi hilabetetan zehar burutuko dira. Ziklo honen bidez euskal kultura eta talentua Belgikan zein Europar Batasunean ezagutarazi nahi dute antolatzaileek, eta halaber, sektoreko erakunde eta profesionalen arteko lankidetza loturak sendotu nahi dira, hala Belgikan zein Europa osoan.

“Eusko Jaurlaritzak kanpoan gure figurak eta balioak sustatzearen aldeko apustua dugu ekimen hau. Eraldatzeko motorra eta bizikidetzaren sinonimoa dugu kultura, eta Ziklo honek horrela erakusten du”, adierazi du Guillermo Echeniquek, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak.

Egitaraua:

- "Donostia: hiritarren energia olatuak” erakusketa: Europako Legebiltzarrean otsailaren 28tik martxoaren 4era arte.

- Passaporta Literatur Jaialdia: Bernardo Atxagak hartuko du parte Passaporta literatur jaialdian Europako literaturaren figura ospetsuekin batera. La Monnaie Antzokian egingo da martxoaren 27an. Cervantes Institutuaren lankidetza eta partaidetzarekin egingo da aipatu ekitaldia.

- “Ghost in Armour” erakusketa: Euskadi, Alemania eta Galeseko artisten artean eratutako arte erakusketa honek industriaren eta artearen eraldaketa izango du ardatz. Europako Legebiltzarrean egingo da martxoaren 28tik apirilaren 1era.

- Bruselako Film Laburren Jaialdia: Bruselako Film Laburren Jaialdian publikoari zabalik izango diren jardunaldi ezberdinak eratuko dira, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea ezagutarazteko xedez. Apirilaren 28tik maiatzaren 8ra arte ospatuko da jaialdia eta Euskal Filmotekaren lankidetza izango du.

- Xarnegek Euskal Folkaren kontzertua eskainiko du, Bruselan maiatzaren 20an.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia