euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Eusko irudiak' argazki erakusketak Saladillon zabaldu ditu ateak, Udaletxearen hall nagusian zabaldu ere

2007/06/05

Silvina Bordenave, Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeko lehendakaria Ulatexeko hall nagusian erakusketa inauguratzeko ekitaldi egunean
Silvina Bordenave, Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxeko lehendakaria Ulatexeko hall nagusian erakusketa inauguratzeko ekitaldi egunean

PUBLIZITATEA

Azkeneko urtebetean Argentinako hainbat herri eta aretotan aterpe lortu duen 'Eusko irudiak' erakusketa ibiltaria Buenos Aires probintziako Saladillo herrira iritsi da eta bertan zabaldu ditu ateak ekainaren 12ra arte, Saladilloko Euskal Etxearen eta Udaletxearen lankidetza tarteko. Inaugurazio ekitaldira, besteak beste, Jose Luis Salomon alkatea eta Silvina Bordenave Euskal Etxeko lehendakaria bildu ziren. Euskal Herria, eta partikularzki Donostia, bisitatua duen Salomon alkateak euskal paisaien edertasuna eta bertako jendeen atsegina azpimarratu zituen inauguraziora inguratu ziren bisitari eta hedabideen aurrean.
Erakusketa maiatzaren 31ean zabaldu zen Buenos Aires probintziako herri honetako Udaletxearen hall nagusian. Bertan ziren, besteak beste, Saladilloko Euskal Etxeko lehendakari den Silvina Bordenave eta Saladilloko alkatea --intendentea, hemen-- José Luis Salomón. Silvina Bordenavek erakusketa Argentina osoan zehar egiten ari den bira gogora arazi eta esan zuen Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunaren (FEVA) eta tokiko euskal etxeen arteko ahaleginari esker sortutako ekimena dela, Eusko Jaurlaritza lankide, eta hainbat alditan tokiko Udala --hala nola Saladillon-- edo Kultur Etxea lagun.

Bordenaverekin batera Salomón alkatea ere mintzatu zen inagurazio ekitaldian eta, izan ere, 1993an Euskal Herria bisitatu zuenekoa aipatu zuen bere hitzetan, bereziki Donostiaz jaso zuen irudia. Hiri horren eta euskal paisaien edertasuna azpimarratu zituen, baita bertako biztanleak ere, erakusketa hau ekartzearen egokitasuna gogora ekarriz eta Udaletxearen eta Euskal Etxearen arteko lankidetzaren garrantzia goraipatuz.

Erakusketa ekainaren 12ra arte egongo da zabalik Saladilloko Udaletxearen hall nagusian, goizeko zortzietatik eguerdiko ordu bata bitartean. Jakina denez, Mikel Arrazola Arregi argazkilari oñatiarrak azken 25 urteotan zehar eginiko irudi bidezko Euskadiko kronika moduko bat eskaintzen du 'Eusko Irudiak'ek.


Lotura interesgarriak

Saladilloko 'Itxaropen' Euskal Etxea
www.saladillo.gov.ar/centrovasco.htm

'Eusko Irudiak'en azkeneko mugimenduak Argentinan
2007ko maiatzaren 17an BasqueHeritage.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia