euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak zabalik du azaroaren 18ra arte 2016ko ENE Sarirako hautagaiak aurkzteko epea

2016/09/27

2015eko ENE Saria, Iruñean, Erromako Associazione Culturale Euskarari emana
2015eko ENE Saria, Iruñean, Erromako Associazione Culturale Euskarari emana

PUBLIZITATEA

Zabalik dago dagoeneko ENE Sariaren edizio berri bat, hamaikagarrena hain zuzen ere, 2016an zehar euskararen alde egindako lanak aitortzeko. Sari honek Euskal Herritik kanpo euskararen sustapenean diharduten eragileen lana aitortzea du xede eta saria urtero abenduaren 3an banatzen da, Eusko Ikaskuntzaren Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzen denean, hain zuzen.

Donostia-San Sebastian. Mundu zabalean euskararen sustapenean urtero gehien nabarmentzen diren erakundeak saritzen ditu ENE Sariak. Saridunek, Eusko Ikaskuntzaren aitorpen publikoa izateaz gain, Nestor Basterretxeak propio ENErako diseinatu zuen anagramaren burdin eta altzairu herdoilgaitzezko erreprodukzio bat jasotzen dute. 

Parte hartu nahi dutenek honako galdetegia bete behar dute.

Urtero, edozein talde eta erakundek --federazioek ezezik-- aurkez dezakete hautagaitza, baita aurreko urteetan saria irabazi dutenek ere. Izan ere, Eusko Ikaskuntzak mundu zabalean euskara eta euskal kultura sustatzen diharduten jarduerak ezagutu nahi ditu. Sustapen lan horren barne leudeke, esaterako hizkuntzaren irakaskuntza, literatura saio eta lehiaketak, zinema emanaldiak... eta gehienbat sortze lanak oro (ikusi oinarriak). Epaimahaiak, alderdi kuantitatiboak zein kualitatiboak hartuko ditu gogoan, sustatzeko ideiek ekar dezaketen berritasunarekin batera. Ildo berean, kasu bakoitzaren testuingurua eta baliabideak ere hartuko dira gogoan.

Euskararen Nazioarteko Eguna 1949an ospatu zuen lehenengo aldiz Eusko Ikaskuntzak, euskararen unibertsaltasuna mundu zabalean aldarrikatzeko helburuarekin. Filosofia berari eutsiz ENE Saria 2006an sortu zuen, eta ordutik hona hauek izan dira talde elkarte sarituak:

  • 2015. Associazione Culturale Euskara. Erroma, Italia
  • 2014. Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverei elkartea. Berlin, Alemania
  • 2013. Euskaltzaleak euskaltegia. Buenos Aires Hiria
  • 2012. Union Vasca Elkartea. Bahia Blanca, Argentina
  • 2011. Madrilgo Euskal Etxea. Madril, Espainia
  • 2010. Sustraiak-Erroak Elkartea. Paris, Frantzia
  • 2009. North American Basque Organization (NABO). AEB
  • 2008. Bordeleko Euskal Etxea. Bordele, Frantzia
  • 2007. Bartzelonako Euskal Etxea. Bartzelona. Katalunia
  • 2006. Artaburu Euskaltzale Elkartea. Mar de Plata, Argentina.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia