euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak lanpostua deitu du Baionan, Eusko Diaspora eta beste zenbait ardura kudeatzeko

2016/08/05

Eusko Ikaskuntzaren logoa
Eusko Ikaskuntzaren logoa

PUBLIZITATEA

Zabaldu berria du deialdia Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak, Baionako bere egoitzan lan egin eta bertatik Eusko Diaspora proiektuaz, komunikazio alorraz eta beste lan batzuen koordinazioaz okupatzeko. Asmoa, irailaren batetik aitzina lanean hastea da. Hautagaiek euskara eta frantsesa behar dute menperatu, baita gaztelania ere eta ingelesa. Orain arte Maialen Zamponi zen zeregin hauetan, baina aurretik zekarren bere proiektu pertsonal batean murgiltzea deliberatu duela esan dio EuskalKultura.com-i.

Baiona, Lapurdi. Presazko deialdia zabaldu du Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak bere lanak kudeatzeko, abuztu honetan nahiko bailukete norbait atxeman erakundearentzat garrantzitsuak diren zenbait ekimen eta zereginen ardura hartzeko. Hona eskaintzaren ezaugarriak:

Iparraldeko Eusko Ikaskuntza – Société d'Etudes Basques-ek lanpostu baten deia egiten du 2016/09/01-tik Iparraldeko Eusko Ikaskuntzarentzat bere kudeaketa eta komunikazio karguduna bilatzen baitu; bere gain izanen du baita ere Eusko-Diaspora proiektuaren ardura, komunikazioa eta koordinazioa.

MISIOAK

Eusko-Ikaskuntza:

  • Administrazio lana (deklarapenak, artxiboak, kontableekilako lotura, bankoa...)
  • Hegoaldeko Eusko Ikaskuntzarekilako loturaren ardura nagusia
  • Beste elkarte eta erakundeekilako loturak, proiektuen segitzea
  • Komunikazio tresnen garapena, prentsarekilako harremanak (Mailchimp, flyers, artikulu idazketa)

Eusko Diaspora proiektua:

  • Internet gunearen eta lotuak diren sare sozialen animazioa, kudeaketa eta eguneratzea
  • Eusko Diasporaren 'Newslettera' idazketa
  • Artikulu idazketa eta itzulpenak
  • Gertakizunen antolaketa eta bilkuren animazioa
  • Eusko Diaspora proiektua ordezkatzea parte hartzen duen nazioarteko sareetan.
  • Partzuer eta finantzamenduen bilaketa

GAITASUNAK:

  • Antolaketarako eta erlazionatzeko gaitasuna
  • Autonomia, dinamismoa
  • Idazteko gaitasunak euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta inglesez
  • Informatika tresna, Web eta 'community management'-en ezagutza sakona
  • Iniziatibarako gaitasuna (proiektu berrien ideiak...)

LAN BALDINTZAK:

  • 6 hilabeteko CDD, 30 ordu astean
  • Lantokia: Baionako Eusko Ikaskuntza
  • Gida baimena (B) eta autoa beharrezkoak
  • Bac + 3 gutienez
  • CAE-CUI-etan hautagarria

Igorri CVa eta motibazio gutuna e-postaz: baiona@eusko-ikaskuntza.eus 2016-ko agorrilaren 20a baino lehen. Informazioa: +33 (0)761 269 224



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia