euskal diaspora eta kultura
2011/09/29
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euskal sustraietan sakondu nahi duzu, eta aldi berean Euskal Herriko Unibertsitateko, UNEDeko edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazioa eskuratu? Are gehiago... hori guztia zeure etxetik eta doan lortu nahi duzu? Bada, aukera bikaina duzu, Eusko Ikaskuntzak eta Asmoz Fundazioak Diasporako kideentzat eskaintzen dituzten 20 beka hauei esker.
'Eusko Ikasketak: Giza, Gizarte eta Natur Zientziak' izena du graduondokoak eta bere helburua ikasleei euskal kultur errealitearen ikuskera ematea da, hala egungoa nola historikoa. Ikastaroa burutzen dutenek arlo honetan aditu titulazioa eskuratuko dute. Internet bidezko graduondokoa izanik, munduko edozein bazterretik egin daiteke, nahikoa da ordenagailua eta internet konexio ona izatea. Ikastaroa azaroaren 15ean hasiko da eta 2012ko uztailaren 31an bukatuko da.
Dokumentazioa, behar-beharrezkoa
Diasporako kidentzako beka berezi hauek eskuratu nahi dituztenek, lehenik eta behin, honako informazio eskaera bete behar dute. Horrela, Asmoz Fundazioko matrikulazio arduraduna eurekin harremanetan jarriko da eta hurrengo pausoak zeintzuk diren azalduko die. Ondoren, beka eskuratu nahi duten ikaslegaiek Asmozek eskatzen duen dokumentazioa bidali beharko dute (atzerriko unibertsitate titulu konpultsatuta, CVa, eta abar). Asmozeko arduradunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez behar-beharrezkoa da pauso hau betetzea; izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateak baiezkoa eman behar dio hautagaitzari, Eusko Ikaskuntzak beka eman ahal izateko.
Graduondokoaren prezioa 1.350 eurokoa da, baina beka eskuratuko duten Diasporako kideek ez dute deus ordaindu beharko.
-Eusko Ikasketak graduondokoari buruz informazio gehiago, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus