euskal diaspora eta kultura
2008/12/23
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Eusko Ikaskuntzak bere sorreraren 90. urteurrena ospatu zuen atzo Donostiako Aquariumean, musika, irudia eta hitza bildu zituen ikuskizunarekin. Aquariumeko zuzendariak, Vicente Zaraguetak, harrera egin zien bertara bildutako gonbidatu, zuzendaritzako kide eta bazkide lagunei. Eusko Ikaskuntzak 3.000 bazkide inguru ditu, Euskal Herrian zein munduko hainbat herrialdetan sakabanatuta, denak euskara eta euskal kulturarekiko maitasunak elkarte honetara bilduta.
Arantxa Gurmendi eta Eñaut Gantxegi aktoreek gidatu zuten ikuskizuna, Juan Aguirre Sorondok idatziriko gidoiari jarraiki, eta hitz eta testuen irakurketaren bitartez elkartearen historia azaldu zuten. Musikak ere lagundu zuen hariari tiraka egiten ibilbide honetan, Juantxo Vega txistulariaren eta Aitor Amezaga musikagilearen eskutik.
Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zen Oñatiko unibertsitate zaharraren egoitzan. Elkartearen 90 urte hauetan hainbat ekimen eta jarduera sustatu ditu Eusko Ikaskuntzak euskara eta euskal kultura alorrean. Gutxi batzuk aipatzearren, Euskaltzaindiaren sorrera edo Euskal Unibertsitate Publikoaren aldeko ekimenak gogora ekar daitezke.
Eusko Ikaskuntzaren webgunea, hemen.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus