euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak eta Irungo Ezmugak elkarteak "Artea eta Euskal Diaspora" erakusketarako artelan deialdia egin dute

2015/07/01

Nestor Basterretxeak euskal artzainei eskainitako monumentua, Renon, Nevadan, artea eta Diasporaren hartuemanen adibide bikaina da
Nestor Basterretxeak euskal artzainei eskainitako monumentua, Renon, Nevadan, artea eta Diasporaren hartuemanen adibide bikaina da

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntza-Iparraldek eta Irungo Ezmugak elkarteak deialdia luzatu diete euskal artistei Diasporaren inguruan hausnarketa egin eta artelanak sortzeko. Lanen proposamenak irailaren 15a baino lehen bidali behar dira eta horien artean aukeratutakoekin "Artea eta Euskal Diaspora" izeneko erakusketa ibiltaria jarriko da abian 2016ean. Erakusketa Baionako Euskal Museoan inauguratuko da, eta ondoren Euskal Herrian barrena izango da ikusgai.

Baiona, Lapurdi. EuskalKultura.com Eusko Ikaskuntzarekin harremanetan jarri da, galdetzeko ea lehiaketa/deialdia Diasporako artistei ere irekita dagoen. Haien esanetan, margo eta eskulturak bezalako artelanak garraiatzeak dituen zailtasunak direla eta, printzipioz lehiaketa Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako artistei mugatua da. Halarik ere, gure ustez argazki edo multimedia kategoriatan esaterako ez litzateke arazorik izango, beraz, badaezpada, mota horretako artelan bat proposatu nahi dutenei antolakuntzarekin harremanetan jarri eta galdetzeko aholkatzen diegu.

Deialdian honako kategoriak aipatzen dira: arte plastikoak (margolaritza, marrazketa, collagea, grabatua, eta abar), eskultura, instalazioa, argazkigintza eta multimedia.

Lanen proposamenak irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira. Horretarako honakoak bidali behar dira: bi orriko dokumentu deskriptiboa, ikuspuntu sortzailea jasoz, baita irudikatutako lanaren irudiak ere (marrazkia, argazkia edo dokumentu digitala), curriculum vitaerekin batera.

Epaimahiak proposamen horien artetik 25 aukeratuko ditu eta artistek lan horiek urtarrilaren 1a baino lehen amaituta aurkeztu beharko dituzte.

Era berean, epaimahaiak honako sariak banatuko ditu aukeratutako lanen artean:  

  • Lehen saria: 1000 euro
  • Biharren saria: 800 euro
  • Hirugarren saria: 500 euro

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi hona: viviane_delpech@yahoo.fr



Komentarioak

  • artea eta euskal diaspora

    harremanetan sartzeko maila hori da: viviane_delpech@yahoo.fr
    milesker

    zamponi (baiona), 2015/07/08 09:59

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia