Baiona, Lapurdi. Eusko Ikaskuntzak eta Biarritz Hiriak Ikerkuntzarako 2023ko Laguntzak ireki dituzte, Diasporari lotutako gaiak eta Diasporako pertsonak ere hautagai. Izan ere, parte hartzaileak master diploma prestatzen duten ikasleak, doktoretza prestazen ari direnak, ikerlari independenteak edota film egile amaturrak izan daditezke, nazionalitate edo adin mugarik parte, eta euren lanaren hizkuntza euskara, frantsesa, gaztelania edo ingelesa dela.
Diziplina orori da irekia, Euskal Herriari eta, diaspora barne, euskal kulturari (zentzu zabalean ulertua) buruzko lanak sustatzeko gisan, edozein arlokoak, giza zientzietatik zientzia zuzenetara, tartean euskal ikasketak, historia, antropologia, hizkuntza, artearen historia, arkeologia, geografia, lurralde antolaketa, literatura, musikologia, fisika, kimia, medikuntza, geologia, biziaren zientziak, kudeaketa, ekonomia, zuzenbidea....
Laguntzaren zenbatekoa eta kopurua urte guziz finkatzen ditu Eusko Ikaskuntza-Société d’Études Basques-eko Administrazio Kontseiluak. Laguntza hauek lortuko dituztenak Eusko Ikaskuntzako kide izan beharko dute eta urtesaria ordaindua, laguntza esleitua izanen den urte guzientzat.
Hautagaiak bere hautagaitza dosierra behar den bezala beterik eta eskatu agiri erantsiekin batera molde desmaterializatuan honako helbidera igorri beharko du, baiona@euskoikaskuntza.eus,edo, postaz, Eusko Ikaskuntza-Société d’Etudes Basques-era, 51 quai Jauréguiberry 64100 helbidera, apirilaren 30a aitzin.
Irakur edo jaitsi hemendik oinarriak eta dossierra.
Informazio eta argibideak:
Eusko Ikaskuntza – Société d’Études Basques
51 quai Jauréguiberry
64100 Bayonne-Baiona
+33.(0)5.59.59.82.90
baiona@eusko-ikaskuntza.eus