euskal diaspora eta kultura
2013/02/14
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Saria nori ematen zitzaion Euskararen Nazioarteko Egunean bertan adierazi bazuen ere, sari-emate ekitaldia geroago egin izan ohi du Eusko Ikaskuntzak eta azken edizio honetan, otsail honen aurreneko egunean gauzatu du, Bahia Blancako Union Vasca euskal etxearen izenean Argentinan euskara irakasle ibilitako Miren Josu Uriarte izan zelarik jasotzaile euskal etxe argentinarraren izenean.
Saria, Eusko Ikaskuntzako Kanpo Harremanetarako arduraduna den Ana Isabel Ugalderen eskutik jaso zuen Miren Josu Uriartek.
Bahia Blanca-ko Union Vasca euskal etxea duela 1899ko urtarrilaren 29an jaio zen Buenos Aires probintzia argentinarreko hego-mendebaldean dagoen hiri honetan, hastapenean 'Laurak Bat' izenarekin. Argentinako euskal etxe zaharrenetakoa da eta gaur egun ere aktibotasun handiz segitzen du euskararen, euskal kulturaren eta euskal identitatea gorde eta biziaraztearen aldeko lanetan.
ENE Saria 2006tik hona urtero banatzen du Eusko Ikaskuntzak Euskal Herri geografikotik kanpoko erakunde bat saritzeko euskara eta euskal kultura sustatzeko egindako lanagatik. Sariarekin batera, onarpen publikoa eta Nestor Basterretxea artistak diseinatutako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa jasotzen du elkarte sarituak.
ENE sariaren orain arteko irabazleak:
-Eusko Ikaskuntzaren webgunea: http://eusko-ikaskuntza.org
-Bahia Blancako Union Vasca: www.unionvasca.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus