euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak Zumalabe eta Apraiz beken deialdi berri bat egin du; Diasporako kideek ere eska ditzakete

2009/02/02

Agustin Zumalabe idazkari nagusia oiharen omenez sortu zen Zumalabe beka
Agustin Zumalabe idazkari nagusia oiharen omenez sortu zen Zumalabe beka

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntza euskal kulturaren arlo desberdinetan sakontzeko aukera eskaintzen die munduko ikerlariei Angel Apraiz eta Agustin Zumalabe beken bidez. Bi beka hauek jorratzen dituzten gaiak honakoak dira: Hizkuntza eta Literatura, Historia-Geografia, Historiaurrea-Arkeologia, Arte Plastikoak eta Monumentalak, Zinematografia eta Musika, batetik, eta Antropologia-Etnografia, Gizarte Zientziak eta Ekonomia, Zuzenbidea, Komunikabideak, Zientzia Fisiko-Kimikoak, Matematikak eta Teknologia, Osasun Zientziak, Natur Zientziak, Hezkuntza eta Folklorea, bestetik. Bakoitzak 6.000 eurotako zuzkidura eta urte beteko epea du. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatzen da.

Donostia-San Sebastián. Eusko Ikaskuntzak Angel Apraiz beka eskatzeko epea ireki berri du.  Ikerketa beka hau 1983an  sortu zen, elkarteko Idazkari Nagusia izan zen Angel Apraizen omenez. Bere helburua 'Hizkuntza eta Literatura, Historia-Geografia, Historiaurrea-Arkeologia, Arte Plastikoak eta Monumentalak, Zinematografia eta Musika arloetan ikerketa sustatzea' da. Edizio bakoitzean beka aipatutako arlo batzuetan zentratzen da, denetan ikerketak egin daitezen ziurtatzeko. Aurtengo edizioa Arte Plastiko eta Monumentalei, Zinematografiari eta Musikari zuzendua da. 

Beka honek 6.000 eurotako zuzkidura du eta urte beteko epea ematen da ikerketa burutzeko. Eskatzaileak Eusko Ikaskuntzako kideak izen behar dute, edo dokumentazioa aurkezteko epea amaitu baino lehen elkartean sartzeko eskabidea egina izan. Halaber, Eusko Ikaskuntzarekin lankidetza hitzarmenak dituzten elkarteetako kideek ere izango dute aurkezteko aukera. Kasu honetan elkarte horiek abalatu beharko dute aurkezturiko lana. Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatzen da. Informazio gehiago eta eskabideak aurkezteko inprimakiak Eusko Ikaskuntzaren webgunean eskuratu daitezke, hemen.

Agustin Zumalabe beka

Eusko Ikaskuntzak eskaintzen duen beste beka bat Agustin Zumalabe beka da. 1983an sortu zuten beka hau, elkarteko Idazkari Nagusi izan zen Agusti Zumalabe euskaltzale eta ikertzailearen omenez. Kasu honetan ere bekak ikerkuntza arlo desberdinak lantzen ditu: Antropologia-Etnografia, Gizarte Zientziak eta Ekonomia, Zuzenbidea, Komunikabideak, Zientzia Fisiko-Kimikoak, Matematikak eta Teknologia, Osasun Zientziak, Natur Zientziak, Hezkuntza eta Folklorea. Edizio honetan, baina, Zientzia Fisiko-Kimikoak, Matematikak eta Teknologia, Osasun Zientziak, Natur Zientziak, Hezkuntza eta Folklorea izango dira gaiak. 

Beka honek 6.000 eurotako zuzkidura du eta urte beteko epea ematen da ikerketa burutzeko. Eskatzaileak Eusko Ikaskuntzako kideak edo dokumentazioa aurkezteko epea amaitu baino lehen hartan sartzeko eskabidea egina dutenak behar dute izan. Halaber, Eusko Ikaskuntzarekin lankidetza hitzarmenak dituzten elkarteetako kideek izango dute aurkezteko aukera. Kasu honetan elkarte horiek abalatu beharko dute aurkezturiko lana. Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatzen da. Informazio gehiago eta eskabideak aurkezteko inprimakiak Eusko Ikaskuntzaren webgunean eskuratu daitezke, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia