Donostia-San Sebastian. Eusko Ikaskuntzak atzo zabaldu zuen 2020ko Manuel Lekuona Sariaren irabazlea aukeratzeko botoa online emateko epea. Gogoratu behar da sari hau euskal kulturari ekarpen nabaria egindako konpromiso eta engaimendu handia ezaugarri duten ibilbide luzeko pertsonei ematen zaiela, ez nahitaez akademiari lotua, Hauek dira oinarriak. Hautatze prozesua mistoa da eta EIko kideek (%30), euskal komunitate globalak (%10) eta epaimahai instituzionalak (%60) burutuko dute. Lehenengo fasetik, zortzi hautagai geratu dira, orain bozkatu behar direnak, batzuk diasporari lotuak. Hauek dira hautagaiak:
-Arantzazu Amezaga, historialaria. Hautagaitza eta bultzatzaileak
-Teresa Catalán, konpositore eta musika irakaslea. Hautagaitza eta bultzatzaileak
-Xabier Egaña, ilustratzaile eta sortzaile plastikoa. Hautagaitza eta bultzatzaileak
-Jose Ramon Etxebarria, ingeniaria eta euskalgintza. Hautagaitza eta bultzatzaileak
-Blanka Gomez de Segura, biztingile artesaua. Hautagaitza eta bultzatzaileak
-Felix Ibarrondo, musikaria. Hautagaitza eta bultzatzaileak
-Koldo San Sebastián, historialaria. Hautagaitza eta bultzatzaileak
-Enrike Zelaia, folklorista. Hautagaitza eta bultzatzaileak
Saria Remigio Mendiburuk sortutako brontzezko eskultura bat da.
Bozkatzeko epea idatorren igandean, urriaren 4an bukatuko da.