euskal diaspora eta kultura
2011/07/08
PUBLIZITATEA
Cnel. Pringles, Argentina. Oso hitzordu preziatu bat izan dute uztailaren 2an Coronel Pringles herrian euskaraz abestea gustuko duten lagunek. Izan ere, Buenos Aires probintziako herri hau hiru abesbatzen agertoki bihurtu zen joan den larunbat gauean, eta euskal etxeak komunitateari luzatutako gonbitea erantzunez, lagun mordo bat bildu zen Santa Rosa de Lima Parrokian koru euskaldunak entzuteko asmotan.
Aurreko urteetan Cañuelas eta Tandilen egindako topaketei jarraipena emateko helburua zuen elkarretaratze honetan, Cañuelas bertako Denak Bat eta Tandilgo Gure Abestiak koruak aurkeztu ziren, Cnel. Pringleseko taldearekin batera. Hiru abesbatzek Euskal Herriko kantu tradizionalak abestu zituzten eta emanaldia itxi zuten “Gure Aita”-ren bertsio batekin.
[Errezitalaren ondoren elkarrekin afaldu zuten gonbidatu eta Pringleseko euskaldunek (argazkiaEE)]
Kontzertua amaituta, Cnel. Pringleseko Eusko Alaia abesbatzaren zuzendaria den Ana Maria Sassonik eskerrak eman zizkien koru gonbidatuei eta Parrokiako arduraduna den Ernesto Mendiondo apaizari, eliza aretoa utzi izanagatik. Afaltzeko orduan, erreki batekin gonbidatu zituzten Pringleseko euskaldunek bisitariak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus