euskal diaspora eta kultura
2008/07/15
PUBLIZITATEA
Santa Ana, Filipinak. Hilaren 10ean argitaratutako albisteak pilotako jarraitzaileen artean kezka sortu zuen, baina Aitor Totorikaguenak bere lasaitasuna azaldu dio EuskalKultura.com-i. Baieztatzen duenez, Santa Anako frontoiaren eraikuntza 'epe barruan dago'. Lanek atzerapena jasan dute dagoeneko tifoiengatik, baina arduradunak azpimarratzen duenez, 'iraila amaiera eta urria hasiera artean egongo da amaituta'.
Enpresa pilotazaleko zuzendariak argitzen duenez, Eusko Basquek hiru hektareako lur saila du frontoia eraikitzeko. Arazoa sortu zen ustez gobernu filipinarrak bere zati txikia eskatu zuenean, baina Totorikaguenaren hitzetan, 'arazo hori ez da oztopo izango guretzat'.
Kirol gaiekin zerikusia ez duten alderdiak alde batera utziz, Eusko Basque-ek bere kirol jarduerarekin jarraitzen du. Euskal enpresa urtarriletik dabil Mundu Zirkuitua jokatzen Amerikako pilotalekuetan zehar. Hemendik egun batzuetara beste txapelketa bat hasiko du frantziar estatuan eta Euskal Herrian bertan. Filipinetako frontoiak, gainera, beste torneo baten egoitza bihurtuko dira irailean.
Lotura interesgarriak
Albistea Manila
Standard Today hedabidean (ingelesez)
www.manilastandardtoday.com
Master Jai
www.masterjai.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus