Gral. Rodriguez, Argentina. Bilera martxoaren 7an izan zen, Udal Polikiroldegiko instalazioetan. Bertan afaldu eta bi orduko bilkura izan zuten Euzko Aterpea Euskal Etxeko lagunek eta Gral. Rodriguezko udal ordezkariek. Bileran Euskal Etxeak gauzatze bidean eta egiteke dituen proiektuez hitz egin zuten, eta Udalak horiek bururatzeko agindutako laguntzez.
Proiektuak bi dira gehienbat: Euskal Etxetik berrehun bat metrora dagoen plazari ‘Plaza Vasca’ (Euskal Plaza) izena jartzea eta Gral. Rodriguezko errepide bati ‘Camino de los Vascos’ (Euskaldunen Bidea) deitzea. Horrez gain, Udalak Euskal Etxearen ‘Palabras Mayores’ (Hitz Nagusiak) programari laguntzeko hitza eman zuen.
Euskal Etxeko kideak gustura atera ziren bileratik eta euren hurrengo ekintza ere --kasu honetan elkartearentzat dirua biltzeko-- iragarri dute: martxoaren 17an janari salmenta egingo dute Euskal Etxean. Menua, oilaskoa entsaladarekin. Informazio gehiago, hemen.