euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Aterpea EEa euskaldunen ordezkaria Gral. Rodriguezeko Gizataldeen 2011ko Erakusketan

2011/06/07

Hernan Renteria eta Agustina Olaizola banderadunak (argazkia EE)
Hernan Renteria eta Agustina Olaizola banderadunak (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Maiatzaren 26tik 29ra Buenos Aires probintziako Gral. Rodriguez hirian Kolektibitateen 2011ko Erakusketa burutu zen. Antolatzaileen arabera, lau egunotan 12-15 bat mila lagunek bisitatu zituzten Sarmiento Tren Geltokiaren alboan altxatutako standak, herrialde anitzeko janari eta edari tipikoak dastatuz. Gral. Rodriguezko euskaldunek beren leku berezia izan dute jaian. Izan ere, Eusko Aterpea euskal etxea parte hartzeko gonbidapen ofiziala jaso zuen tokiko erakunde bakarra dela adierazi diote euskal etxeko kideek EuskalKultura.com-i.

Gral. Rodriguez, Argentina. Argentinako probintziak eta baita munduko herri askotako standak ere ikusi ahal izan ziren Gral. Rodriguezeko Gizataldeen Erakustaldian. Haiti, Kuba, Peru, Brasil, Uruguai, Mexiko, Libano, Espainia, Italia, Eskozia, Irlanda eta Euskal Herriko kulturetan ibilbidea egiteko aukera publiko orokorrari egon da irekia joan den maiatzaren 26tik 29ra. Egun hauetan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenen arabera, hamabost mila inguru bisitari hurbildu ziren Tren Geltokiaren ondoko lur-esparrura.

Euskaldunen kasuan, Eusko Aterpea-ko kideena izan zen Euskal Herria ordezkatzeko ardura. Eta ondo asko bete zuten helburu hori, euskal etxeko lagunek muntatutako standari esker. Hainbat proposamen luzatu zizkieten rodrigueztarrek eurengana hurbildu ziren bisitariei. Batetik, eta sukaldaritzaren arloan, pintxo, odolki eta sagar tarta saldu zen; beste alde batetik, Euskal Herriko irudiak proiektatu ziren telebista batean, eta abizenei buruzko informazioa emateaz gain, mota askotako oroigarri jarri ziren salgai.

Gizataldeen Erakusketa Gral Rodriguezen 2011 01

[Gral. Rodriguezko Gizataldeen Erakusketako Euskal Stand eta euskal etxekoek prestatutako pintxoak (argazkia EE)]

Jaiko kabalkadan parte hartzeko momentuan, euskal etxeko bi gaztek -- Agustina Olaizola eta Hernan Renteria, euren izenak -- eraman zituzten Argentinako bandera eta ikurrina. Standean, etxeko lagun guztiek lan egin zuten, tartean, Martin Duhau, Andres Itcea eta Juan Ignacio Itcea. “Gure euskal etxea gonbidapen ofiziala jaso zuen tokiko erakunde bakarra da”, azaldu diote Eusko Aterpeako arduradunek EuskalKultura.com-i. “Hori dela eta Juan Pablo Anghileri alkatearen zorion agurra jaso dugu herriko bertako hedabideetan oihartzun handia izan zuen ekitaldi honetan”, kontatu digute rodrigueztarrek.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia