euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusketxeri laguntzeko azken aukera: Euskal Herrirako bidaiaren zozketa larunbatean egingo da Mexiko 1880n

2008/12/18

Euskal Herriko kostaldeko paraje ederrak
Euskal Herriko kostaldeko paraje ederrak

PUBLIZITATEA

Larunbatean Olentzerok bisita egingo du Buenos Aireseko Eusketxera, Euskal Herrira joateko bi hegazkin txartel eskuan. Izan ere, urtez urte Diasporako euskaldunei eta Euskal Herrikoei ateak zabaltzen dizkien eta bi herrialde hauen artean zubi sendo bat eraikitzen duen erakunde honek urteko azken jaia egingo du. Ospakizunean afari eder batez gozatu ahal izango dute gonbitaduek eta horien artean batek Euskal Herrirako bidaiaren oparia jasoko du. Eusketxeri zozketarako bonoak erosten laguntzeko azkeneko aukera da. Nahi duenak, gerorako utzi gabe presa pixkat har dezala.

Buenos Aires, Argentina. Larunbatean Eusko Kultur Etxeak 2008 urteari agurra egingo dio bere kide eta lagunentzako afari batekin. Gaueko bederatzietan Mexiko 1880 kaleko egoitzan bilduko dira euskal etxeko bazkide eta lagunak eta bertan beste urte bete elkarrekin aritzeko topa egingo dute. Olentzerok ere parte hartuko du jaian eta bere bisitarekin batera, urtearen hasieran erakundeari laguntzeko plazaratu ziren 200 bonoen artean zozketa egingo da. Irabazleak Euskal Herrirako bi hegazkin txartel jasoko ditu (joan-etorria), edo hala nahi balu horren ordaina dirutan: $ 7500 (Argentinako pesotan).

Bonoak erosteko epea bihar bertan bukatuko da. Bono bakoitzaren prezioa 120 $-koa da eta Eusketxen bertan eros daitezke. Argentinatik kanpo ere lor daitezke, 25 eurotan, ordainketa BBVA bankoan eginez. Bestalde, ekintzaren arduradunek jakinarazten dute zozketan abenduaren 20rako erabat ordainduta dauden bonoek soilik parte hartuko dutela.

Afariari dagokionez, menua 25 pesokoa izango da eta bi bokata, bi edari eta ‘gozoki mahaia’ bilduko ditu. Horretaz gain, taberna ere egongo da. Joango direnek baieztatu behar dute eusketxe@ciudad.com.ar helbidera, gaian “Urteko azken afaria” jarriz.

Kontu korrontearen datuak:

-CASA DE LA CULTURA VASCA
-Kontu korrontea (Banco Francés-eko 329 sukurtsalekoa): 0300975/4
-CBU:  01703298 20000030097546



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia