euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusketxeko Arte Galeriak, Buenos Airesen, Liliana Ravena de Urruti artista plastikoaren erakusketa zabaldu du

2007/09/03

Liliana Ravena erakusketaren inaugurazioan, Maria Elena Etcheverry (eskuinean) Eusketxeko lehendakariarekin (argazkia EuskalKultura.com)
Liliana Ravena erakusketaren inaugurazioan, Maria Elena Etcheverry (eskuinean) Eusketxeko lehendakariarekin (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Jende multzo aipagarria bildu zuen joan den ostegunean Liliana Ravena de Urruti artista plastikoaren 'Oroitzapenaren diseinuak' izeneko erakusketaren inaugurazioak Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxearen --'Eusketxe'-- Arte Galerian. 'Etxekoa' den artista da Liliana Ravena, bere senarra medio Eusketxerekin harremanetan hasitakoa, hura bere arbaso baionesen kultura hurbilagotik ezagutzearren hurbildu baitzen elakrte honetara. Honelaxe hasi ziren senar-emazteak Eusketxeren ekimenetan parte hartzen eta espattu horretan sortu zen erakusketa antolatzeko ideia.
Bere ibilbide eta historia artistikoari buruz galdeginik, Lilianak zalantza barik erantzuten du aita izan zuela bere lehenengo maisua, hura oihal diseinuak egiten ibiltzen baitzen eta berak, aitari lagunduz, ikasten joan zen eta aurreneko urratsak ematen artearen bidean. Erakusketaren izenak berak, Oroitzapenaren Diseinuak ('Diseños del Recuerdo'), adierazten du bere aitaren lanak bere estilora ekarri zuen eragina . 'Nire lehendabiziko etapan pintuta figuratiboan sartu nintzen. Gero, aitaren oihal diseinuekin topo egin ostean, obra sorta berri bati ekin nion. Berez sortzen joan zitzaizkidan, jolas modura, collage-ak medio, oihal gaineko transferentzia bidez, diseinu propioen eta aitak hain gustuko zeuzkan oihal estanpatu haiengandik ateratako plantillak gainean jarriz', azaltzen du artistak.

[Erakusketaren inaugurazio egunean Eusketxeko aretoak eskaintzen zuen irudia, Buenos Aireseko Mexiko 1880 kaleko egoitza euskaldunean (argazkia EuskalKultura.com)]

Gaur egun Liliana Ravenak bere lanbidearen --medikuntza-- eta pinturaren artean banatzen du denbora. Bere lanak taldekako erakusketetan izan dira erakutsiak, horien artean azpimarragarri delarik 2002an Buenos Aireseko Recoleta Kultur Etxean egin zen pintore medikuenena. [Ezkerreko irudian, artista Eusketxeko Galeriako erakusketara ekarri dituen obretako batzuk atzealdean. Aretoak laugarren erakusketa du Eusko Kultur Etxea Mexiko 1880ko egoitza berrira etorri zenetik]

'Oroitzapenaren Diseinuak' izenburupeko erakusketa joan den ostegunean, abuztuaren 30ean, zabaldu zen, Eusketxeko presidenteak, Maria Elena Etcheverryk, egin zituen hitzen eta topa egitearen ondotik. Urriaren lehenera arte dago bisitagai, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko hiruetatik zortziak arte, Eusko Kultur Etxeko egoitzaren lehenengo solairuan, Mexiko 1880 helbidean, Buenos Aires Hiri Autonomoan.


Lotura interesgarriak

Jaurlaritzako Gizatalde Zuzendariak bisita Eusketxera
2007ko abuztuaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Hitzaldiak Eusketxen Euskal Herrian Euskaraz eta Askapenak emanik
2007ko abuztuaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana

Eusketxek bonoak jaulki ditu, bere lana sostengatzeko
2007ko uztailaren 25ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia