euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sinadura kanpaina jarri dute abian Twitter sare sozial ezaguna euskara dezaten eskatuz

2011/02/28

Xabi Alonsoren Twitterrean kanpainarekin bat egiteko deia
Xabi Alonsoren Twitterrean kanpainarekin bat egiteko deia

PUBLIZITATEA

Lander Arbelaitz Argiako kazetariak bere blogean plazaratu du ekimena eta dagoeneko ideiak ia hiru mila sinadura bildu ditu. Arbelaitzek azaltzen duenez, katalanek duela gutxi sustatu dute antzeko kanpaina, eta 3.500 sinadura bildu dituztenean Twitter-ek bere zerbitzuak katalanera itzultzeko konpromisoa hartu du. Orain, euskarazko Twitter-a eskatuz, Euskal Herriko zein mundu osoko euskal twitterlariak ari dira ekimenarekin bat egiten, baina gehiago behar dira. "Eman zure izena http://bit.ly/hykY3f helbidean, asko garela ikus dezaten", animatzen du Arbelaitzek.

Donostia-San Sebastian. Otsailaren 23an abiatu zen Twitter euskaraz kanpainak, ia hiru mila atxikimentu bildu ditu astebete baino lehenago, Argia astekariak azaldu duenez. Kataluniarrek egin zuten kanpainaren aurrekaria kontuan harturik, Argiako Lander Arbelaitz kazetariak hasi zuen ekimen hau bere blogean, eta sinatzaileen artera bildu dira, esaterako, jarraitzailerik gehienak dituzten euskal twitterlariak: Xabi Alonso eta Patxi Lopez.

#twittereuskaraz etiketarekin Euskal Herriko eta kanpoko twitterlariak eskaerarekin bat egiten ari dira. Sinatzeko, jo ezazu hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia