euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskel Biotza'ko lan-taldeak bere burua sukaldari bihurtu eta stand gastronomikoa ireki zuen Gizataldeen Jaian

2019/05/24

Euskel Biotza Euskal Etxeko lan taldea Gizataldeen Jaialdian
Euskel Biotza Euskal Etxeko lan taldea Gizataldeen Jaialdian

PUBLIZITATEA

Roldan, Argentina. Roldango Gizataldeen Jaialdia, Santa Fe probintzian argentinarrean, joan den larunbat-igandean egin zen herriko Geltokiko Pasealekuan. Bertan hamabost stand muntatu zituzten kolektibitateetako ordezkariek, Euskal Etxea tarteko, eskulan azoka batekin batera. Aurreko urteetan ez bezala, Euskel Biotzak 'txoko gastronomiko' bat muntatu eta Euskal Herrian oso ohiko eta preziatuak diren bi plater prestatu zituen: patata tortila eta txistorra. Etxeko lan taldeak, sukaldari talde bihurtuta, lan ederra egin zuen, publiko ugari bilduta.

Roldanen, hala ere, dantza taldea da Euskal Etxearen zutabe nagusia eta euskal dantzariek ez zioten batere huts egin ekitaldian. Euskal Etxearen standaren parean, euskal dantzariek euren trebezia erakutsi zuten, Bok Spok eta Fandangoa bezalako dantzak plazaratuz.

Bestela ere, datorren larunbaterako Ohiko Biltzar Orokorrera deia luzatu dute Roldango Euskal Biotzakoek. Bilera arratsaldeko 7etan hasiko da, bi gai hauek nagusi: 2018ko memoria eta balantzea, eta Zuzendaritza Batzordeko zati bat berritzea.


[Euskel Biotzako sukaldariak lan eta lan. Argazki gehiago, hemen]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia