euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaro euskal etxe uruguaitarrak “Guernica” murala inauguratu du ofizialki Euskararen Nazioarteko Egunean

2018/12/07

"Guernica" muralaren inaugurazioa
"Guernica" muralaren inaugurazioa

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Euskal Etxeak berak eskaturik Rocío Matosas Echebarnek margotutako murala abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez inauguratu du ofizialki 1911ean sortutako euskal etxe montevideotar honek. Picassoren margolan famatuenaren erreprodukzioa Bacigalupi eta Madril kaleetako izkinan dago, Euskaro Euskal Etxeko fatxadan hain zuzen, eta bertara bildu zen Erakundeak deituriko publikoa inaugurazio zeremonian parte hartzeko. Mauricio Ituarte dantzariak eta Alejandro Anso txistulariak ekarri zuten Aurreskua eta ondoren Juan Pedro Arin-ek Gernikak 1937an jasantako erasoari buruzko hitz batzuk esan zituen.

Muralaren azalgarri, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako legenda desestali zuten Arinek eta Juan Carlos Ariztegui-k EEaren izenean. Rocío Matosas artista plastikoak ere hartu zuen hitza berak burututako lanaren berri eman eta Picassoren margolanaren esanahia azaltzeko.


[Muralaren inaugurazioa (bideoa Canal 12)]

Montevideoko 12. Telebista katea ekitaldira bertaratu eta (artikulu honetara bildu dugun) elkarrizketa bana egin zien Baldomero Anso nafarrari eta muralista paysandutarrari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia