euskal diaspora eta kultura
2008/06/24
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euskaria Fundazioaren aburuz, euskal Diaspora 'Euskal Herri subiranoaren eraikitze prozesuan lekua izan behar duen sujetu garrantzitsua da' eta 'bere ahotsa entzun arazi eta laguntza eman behar du euskal gatazkaren soluziobidean'. Asmo horrekin azken asteotan Euskal Herrian izan dira Euskariaren Argentina eta Uruguaiko ordezkariak, Santiago
Bereciartúa eta José Domingo Ormaetxea. Biek, Mikel Ezkerro irakasle eta hizlariarekin batera, Euskariak eta beste elkarte batzuek antolatutako hainbat ekitaldietan parte hartu dute.
Erabaki elkartearen ekimenean parte hartu zuten Donostian ekainaren 5ean (eta Iruñean ekainaren 12an), Eztabaidagunean ekainaren 7an Iruñean eta Konpondu elkartearen topaketan atzo Donostian. Euskariarekin bi prentsaurreko eskaini dituzte --Donostian eta Bilbon-- eta bi mintzaldi eskaini zituzten Eibarren eta Iruñean (ekainaren 14 eta 19), “El papel de
la Diáspora Vasca en el Proceso Soberanista” izenburupean. Ostiralean Euskal Legebiltzarrean izango dira.
Datorren asteburuan Diasporako kideak Donostian egingo diren “No violencia activa, un camino para la
transformación social y la paz” jardunaldietan parte hartuko dute. Ekimena Euskaria Fundazioak eta Mayores por la Paz, Parte
Hartuz, Centre Delàs d’estudis per la Pau, Fundación Manu-Robles Arangiz eta
Iruñeako KEM-MOC elkarteek antolatu dute. Jardunaldietan Mairead Corrigan Maguire Bakearen Nobel Sariak ere parte hartuko du. Informazio gehiago, www.noviolenciactiva.org
Euskaria eta Diasporaren harteko harremana 2006an hasi zen, Cesar Arrondo eta
Mikel Ezkerroren bitartez. 2007an Euskariako Txema Landa, Joxemiel Agirre eta Patxi Azparren Argentinan izan ziren, hainbat unibertsitate eta euskal etxeetan (Rosario, Chascomús, San Nicolás, Suipacha, Urrundik,
Iparraldeko Euskal Etxea, Eusketxe eta Mar del Plata) mintzaldiak eta Euskal Herriari buruzko hitzaldiak ematen.
Bidai honen ondorio nagusienetako bat Diasporak Euskariaren 'Maltzagako Adierazpena' ekimenari eman dion babes handia izan zen. Adierazpenak subiranotasun prozesua berriz irekitzea eskatzen du eta 1.300 sinadura bildu zituen, horien erdia Diasporan, hein handi batean Cesar Arrondok (Laprida EE),
Pedro Maureguik (Chascomús EE), José Domingo Ormaetxeak (Mar del Plata EE) eta
Alazne Iruretagoyenak (Macachín EE), besteak beste, egindako zabalkunde lanari esker.
Dokumentu hau irakurri eta sinatzeko aukera dago oraindik ere, Euskaria Fundazioren webgunean: www.euskaria.eu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus