euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarazko Produktuen Katalogoa, euskaraz erregalatzeko 11 iradokizun, kontsultagai paperean zein sarean

2009/12/07

Euskal Produktuen Katalogoaren edizio digitalaren azala
Euskal Produktuen Katalogoaren edizio digitalaren azala

PUBLIZITATEA

Euskarazko Produktuen Katalogo berria hemen da jada bere paperezko eta interneteko edizioetan: Euskal Herri osoan zehar 240.000 ale banatuko dira eta, bestalde, era birtualean Katalogoa.org webgunean kontsulta daiteke. Aurten webguneak produktuen bilatzaile bat ere eskaintzen du eta katalogoaren pdf bertsioa jaisteko modua. Euskarazko musika, zinema, literatura, informatika edota jolasgintzan ekoiztutako azkeneko produktuak erraz atxemateko aukera. Produktuaz ematen dituen jakingarriak: izena, egilea, ekoizlea, prezioa, adina, urtea eta (askotan) non erosi internetez.

Donostia-San Sebastian. Euskarazko Produktuen Katalogoa bere 12. ediziora heldu da, dagoeneko kalean baitira 2009/2010ko eskaintza biltzen duten webgunea zein paperezko bertsio berria. Batez ere haur eta gaztetxoentzako opari proposamenak eskaintzen ditu, produktu bakoitzaz honako datuak emanez: izena, egilea, ekoizlea, prezioa, adina, urtea eta (informazio hau dagoenean) non erosi internetez.

Paperezko edizioak guztira 240.000 ale banatuko ditu Euskal Herri osoan zehar eta eskuragarri egongo da hainbat saltoki eta erakundetan. Internetez, Katalogoa.org bilatzaile bat medio kontsulta daiteke datu-basea, baita jaitsi ere PDF dokumentu gisa. Katalogoko produktuak zortzi ataletan daude sailkatuak: musika, filmak, liburuak, aldizkariak, komikiak, jostailu eta jokoak, informatika produktuak eta gurasoentzako materiala.

Nafarroatik abiatutako ekimena

Web orriak iruzkinak edo hausnarketak uzteko aukera ere ematen du. Bestalde, buletin elektronikoan e-maila emanez gero, katalogoko azken berriak posta elektronikoz jaso daitezke.

Euskarazko Produktuen Katalogoa Nafarroako herri gutxi batzuetako udalen babespean abiatu zen ekimena da eta gaur egun 200 udaletxe baino gehiagok parte hartzen dute bertan. Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren, hiru foru aldundien eta UEMAren (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) laguntza ere badu.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia