euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarazko 'piroporik hoberena'ren bila, 18 urte azpikoentzako Piropo lehiaketaren hirugarren edizioan

2007/02/13

Euskerazko piropo lehiaketa 2007
Euskerazko piropo lehiaketa 2007

PUBLIZITATEA

Aurreko bi lehiaketetan izandako arrakasta eta gero Urtxintxa eta Ttakun elkarteak lanean ipini dira aurten ere, eta hirugarrenez jarri dute abian ekimen xelebre hau, Bi ezkero, hiru seguru... goiburuarekin. Lehiaketaren helburua hasierako edizioaren bera da: euskararen erabilera sustatzea, arlo artistikoago batetik landu dezaten gaur egungo gazteek. Lehenengo deialdi hartatik hona geroz eta zailagoa gertatzen omen da 'piroporik onena' hautatzea, maila 'gero eta hobea' baita, antolatzaileek azaldu dutenez.
Modan ipini zaigu berriro ere piropoak botatzeko abilezia Ttakun eta Urtxintxa Elkarteak antolatzen duten lehiaketari esker. Aisia.net web orrialdearen bitartez artista gazte askok beren maisulanak bidali ditzakete txapelketa bitxi honetara. Hori bai, bidaltzen diren piropoek euskaraz izan behar dute. Proposamenak bidaltzeko epea otsailaren 26ra artekoa da. Ordura arte, 18 urte arteko gazteak irudimena astindu eta beren alderik goxoena eta artistikoena erakusteko aukera paregabea izango dute lehiaketa honekin.

Epaimahaia 18 urte arteko gazteek osatuko dute. Iazko irabazleak, Jokin Ayerregaray Huete, honako piropoarekin eskuratu zuen lehenengo postua: Ordulariaren orratz txikia izan nahi nuke orduero zurekin egoteko. Sariarekin batera, Jokinen piropo irabazlea 500 kamisetatan imprimatu zen eta horretaz aparte egundoko bidaiaz gozatu zuen. Primerako finalistak
Piropoen arteko lehia handia izan daiteke, aurreko urteotako kalitate maila hazkorrari erreparatuta. Hortaz, irabazi ez izanak ez du esan nahi bidalitako piropoak txarrak zirenik, ezta gutxiago ere. Hurrengo hauek aurreko edizioko finalistetako batzuk dira:
Zure bihotzaren taupada da nire bizitzaren musika
Ogi opiltxoa baino gozoagoa zera
Loreak mendian eta zu nire bihotzean
Zu ilgora, ni ilbehera eta biok batera ilargi betea
Zure ezpain gozoei zerbait falta zaie, nireak ote? Lotura interesgarriak

Aisia.net
www.aisia.net

Piropo Lehiaketaren iazko edizioaren berri
Euskalkultura.com-en 2006ko apirilaren 3an argitara emana

EuskalKultura.com-en 2006ko apirilaren 3an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia