euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarazko piezak gehitu ditu Posadasen bere errepertoriora Canto Abierto boskoteak, Jose Luis Larzabal euskal-argentinarra buru

2017/12/12

‘Canto Abierto’ ahots boskoteak euskarazko abestiak aurkeztu dizkio Euskal Jatorri Euskal Etxeari
‘Canto Abierto’ ahots boskoteak euskarazko abestiak aurkeztu dizkio Euskal Jatorri Euskal Etxeari

PUBLIZITATEA

Gaztetan Buenos Airesko Lagun Onak Abesbatzako kide izan zen ‘Josetxu’ Larzabal, berriro ere hasi da euskaraz abesten, orain Posadas-en, Misiones probintzian, ‘Canto Abierto’ izeneko ahots boskoteko buru gisa. Larzabal harremanetan jarria da dagoeneko Posadasko 'Euskal Jatorri' Euskal Etxeko lagunekin, eta boskoteak kontzertua eskaini zien, euskal kantuak. Giroa bero bero dago, eta kantariak eta euskal elkarteak ez dute batere baztertzen Euskal Etxeko Abesbatza sortzeko ideia.

Posadas, Argentina. Urte bizi bizia ari dira bururatzen Misiones probintziako Euskal Jatorri Euskal Etxeko lagunak. Kolektibitateko ekintza askotan hartu dute parte urtean zehar, hala nola ‘Buenos Aires celebra’ jaialdian, FEVAk antolatutako Txikien eta Euskal Etxeen Topaketetan eta San Nicolaseko Euskal Astean, soilik batzuk aipatzearren. Posadasen bertan, eta probintzia osoan ere, ez dira gutxi izan posadastarrek euskal kolektibitatearen odezkari jarduteko izan dituzten aukerak. Orain, urtea bukatzear dagoen honetan ere, datorren urteari begira ipini dira eta proiektu berriak ere badituzte esku artean.

Etxeko idazkaria den Maria Silvia Soloagak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “duela hilabete batzuk gurekin jarri zen kontaktuan Jose Luis Larzabal maisua eta esan zigun euskal kantutegiko abesti batzuk prestatzen ari zela eta erakutsi nahi zizkigula bere musika aretoan. Guk bilera prestatu eta euskal etxeko lagun talde bat hurretatu ginen. Emanaldia ederra izan zen eta berau bukatu eta gero mokadu eta ardo batzuk partekatu genituen. Elkarrekin solasean bero gabiltza eta bere sostenguarekin Euskal Etxeko abesbatza antolatu nahiko genuke. Larzabalek goi mailako musika egiten du eta ikusi behar dugu nola orekatu hori Euskal Etxearen baliabideekin”, adierazi digu Soloagak.

[‘Canto Abierto’ ahots boskotea ‘Goiko mendian’ abesten. Minutu bat hartu eta entzun: merezi du]

Jose Luis Larzabal jardunbide sanguratsuko musikagilea da. 2013an sortu zuen ‘Enea’ lanarekin, "lehenengo misionestarra bihurtu zen sinfonia bat idazten". Euskal musikan ere badauka eskarmentua; izan ere, Lagun Onak abesbatza sortu zuen Luis de Mallea apaizaren ikasle izan zen eta baita Buenos Airesko koru honetako kide ere bere gaztaroan. Solasean EuskalKultura.com-ekin, euskal musika abestu eta lantzeko gogo handia duela jakinarazi digu. Eta aurrera egin nahi luke Euskal Etxeko Abesbatza sortzeko ideiarekin. “badakit ez dela erraza izango Posadase bezalako hiri txiki batean goi mailako euskal koru bat sortzea. Hala ere, hasia dugu kontaktua Euskal Etxearekin eta saiatuko gara, merezi izango duelakoan nago”, adierazi digu.

Azaroaren 30ean egindako saioan Larzabalek zuzentzen duen Canto Abierto boskoteak bi euskal abesti aurkeztu zizkien Euskal Etxeko lagunei: ‘Goiko mendian’ eta ‘Boga Boga’. Euskal Jatorri-ko jendea oso pozik geratu zen proposamenarekin eta irrikan daude kolektibitatearen ekintzen aurkezteko.

Korua prestatzeko proposamena ere abian da. Parte hartu nahi duenak Euskal Etxearekin jarri behar du kontaktuan. Abesbatza ez da profesionala izango baina partaideek oinarrizko musika ezagutzak behar dituzte.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia