euskal diaspora eta kultura
2008/11/03
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Gauzak euskaraz saldu edo erosi nahi dituenak badu sarean nora jo. Ekainaren 13tik sarean eta ekainaren 20tik paperean, kalean dira euskarazko iragarki merkeak biltzen dituzten Euskal Herri mailako bi euskarriak. Gaztelerazko publizitateari begiratuz aurkitzen zen hutsunea betetzera dator. Doakoa da eta sareko edozein erabiltzaileri dago zuzendua. Erregistratzea baizik ez du eskatzen. Edonorentzat irekia dago ataria, edozer gauza saldu, alokatu erosi, eskatu edo eskaintzeko.
EKTko Bertako Hedabideak SL da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta egitasmoa gauzatzeko hitzarmenak sinatu ditu hainbat herri komunikabiderekin, iragarkiei ahalik eta zabalkunde handiena ematearren. Iragarkien mundua interneten gero eta gehiago hedatzen ari dela ikusita, egitasmoa sortzeko une egokia zela uste du Berria egunkaria ateratzen duen enpresak. Izan ere, iragarki laburron paperezko bertsioa astero ateratzen da Berria-rekin batera, barruko orrialdeetan txertatuta. Horrekin batera Euskal Herriko hainbat herri aldizkarietan ere ateratzen da, baita hainbat eskualdeetako Hitza egunkariekin ere.
Iragarkiak jartzea doan da, zerbait saltzerakoan edota alokatzerakoan izan ezik. Salbuespen horrekin, atariko iragarki guztiak doan argitaratuko dira paperean. Era horretan, beste helburu bat ere beteko du egitasmoak: euskarazko komunikabideentzat diru iturriak areagotzea. Herri atariek lortutako publizitatearen dirua, atari nagusian egonik ere, eurentzat izango da.
Lotura interesgarriak
Elimenaren webgunea
www.iragarkilaburrak.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus