euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarazko entziklopedia eta hiztegi entziklopedikoa ipini dituzte doain koltsultagai sarean

2012/05/29

Lur Entziklopediako 13 liburukiak, gehi 2001ean egin ziren bi egunerapen liburukiak (argazkia Begoña Perez de Aguado)
Lur Entziklopediako 13 liburukiak, gehi 2001ean egin ziren bi egunerapen liburukiak (argazkia Begoña Perez de Aguado)

PUBLIZITATEA

Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia sarean eta doain kontsultagai ipini ditu Eusko Jaurlaritzak bere webgunean. Kultura saileko Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak euskaldunen eta munduan euskara ikasten ari direnen eskuragarri ipini du paperean lehenengo aldiz hurrenez hurren 1991ean eta 1999an atera ziren bi produktuok, ondoren eguneraketa egin eta 2001ean liburuki berriak atera baziren ere. Gogora ekarri behar da aurten bertan Jaurlaritzak Lur Hiztegiko eta Entziklopediako 11.000 artikulu egokitu zituela, Wikipedia medio sareratzeko.

Donostia-San Sebastian. Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia honako helbideetan topa daitezke: www.euskara.euskadi.net/lur-hiztegia eta www.euskara.euskadi.net/lur-entziklopedia. Eusko Jaurlaritzak plazaratu duen ohar batek azaltzen duenez, orain arte paperean baizik argitaratu ez ziren bi lan hauen korpusa duela hiru urte erosi zuen Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak eguneratu eta digitalizatzeko.

Lur Hiztegi Entziklopedikoa 1991n argitaratu zen lehen aldiz paperean. Kontsultan eskaintzen dena 1990-1995 urte-bitartean paperean inprimaturiko edizioaren hamar liburukiak dira, 49.900 sarrera baino gehiago alegia. Sarrera hauek hiru motatakoak dira: lexiko hutsak, (adibidez,“gorri”); lexiko entziklopedikoak (adibidez, “tximino") eta entziklopediko hutsak (adibidez, Txilperiko).

Lur Entziklopedia Tematikoa, berriz, 1999an argitaratu zen. Entziklopedia orokor baten berezko egitura izanik, Euskal Herriari buruzko bost liburuki eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi liburuki ditu.

-Euskal Herriari buruzko bost liburukiak: 1. Historia; 2. Artea; 3. Atlas Historikoa; 4. Geografia; 5. Literatura
-Gai unibertsalei buruzko zortzi liburukiak 1. Artea; 2. Físika, kimika; 3. Geografia; 4. Gizarte zientziak; 5. Historia; 6. Natur zientziak; 7. Literatura 8. Matematik

Beraz, bakar-bakarrik, paperezko formatuan eskuragarri izan den corpusa digitalizatu da eta, orain, interneten kontsulta daiteke. Kontuan hartu behar da bi lan horiek aspaldikoak direla eta zeuden-zeudenean eskaintzen direla, ez direla eguneratu alegia, ez eta zuzendu ere. Jakina denez, mundua azkar aldatzen ari da eta, alde horretatik, aldatu diren edukiak ez daude landuta gaurko ikuspuntutik. Hortaz, bi ezaugarri horiek aintzakotzat hartu beharko ditu erabiltzaileak kontsultak egiteko orduan.

-www.euskara.euskadi.net/lur-hiztegia
-www.euskara.euskadi.net/lur-entziklopedia



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia