euskal diaspora eta kultura
2008/07/20
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Firefox 3 nabigatzailearen euskarazko bertsio ofiziala interneten dago jada eta mundu osoko erabiltzaileek erabat doan deskargatu dezakete. 15.000 hobekuntza baino gehiago ditu interneteko tresnaren azken bertsio honek, hala nola, helbide-barra adimentsua, klik bakarreko laster-markak eta errendimendu zeharo arina.
Bertsio berriak aldaketa nabariak ditu. Programa instalatzerakoan erabiltzailearen hobespenak eta pasahitz gordailuak Firefox 2-tik eguneratu egingo dira. Dena den, alderantzizko bidea egitea ezinezkoa dela baieztatzen dute sortzaileek: behin hobespen eta klabe jakin batzuk Firefox 3-n gordez gero, ezingo dira Firefox 2-ra pasa.
Bestalde, Mozilla Fundazioak, nabigatzailearen bertsio berria sareratzearekin batera, munduko Guinness errekorra lortu nahi zuen egun bakarrean gertaturiko software deskarga gehien lortu nahi zuelarik. Ekainaren 17ko 18:16 UTC-tik (Denbora Unibertsal Korrdinatua) ekainaren 18ko 18:16 UTC-ra bitartean 8.002.530 pertsonek deskargatu zuten Firefox 3. Guinness-eko arduradunek ekimenari buruzko azterketak egin ondoren eta nabigatzailearen sortzaileek beren webgunean baieztatzen dutenez, errekor berria finkatu dute. Oraingo deskarga kopurua 31.715.000 ingurukoa da. Datu guztiak hemen ikus daitezke, lurraldez lurralde.
Lotura interesgarriak
Firefox 3-ren euskarazko bertsioa
www.mozilla-europe.org/eu/firefox
Nabigatzailearen deskarga kopurua ikusteko webgunea
www.spreadfirefox.com/en-US/worldrecord
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus