euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarazko antzezlan, bideo eta kantak Euskaltzaleak-ek Buenos Airesen antolatu Euskara Egunean

2010/12/06

Euskararen Nazioarteko Eguna Euskaltzaleak-en (argazkia EuskalKultura.com)
Euskararen Nazioarteko Eguna Euskaltzaleak-en (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Ikasturte amaierako jaia eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu ziren larunbat gauean Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegian. Mexiko kaleko etxean funtzionatzen duen euskara eskolako ikasle gehienek hartu zuten parte jaiko ekintzetan, antzezlanak, bideoak eta kantak eskainiz. Erakundeko abesbatza eta dantzariek ere euren ikuskizuna eskaini zizkioten bildutako jendeari, festari Euskal Herriko eta Argentinako bertako musika jarriz. Jaiaren babesean, eta 'Argentinan Euskaraz'en 20. urtemugan omenaldia egin zitzaien Euskaltzaleak-eko Teresa de Zavaleta eta Irene Lopez de Vicuña irakasleei.

Buenos Aires, Argentina. Ehunda berrogei bat lagun bildu ziren joan den larunbatean, abenduaren 4ean, Euskaltzaleak Euskaltegiko egoitzan ikasturte amaiera eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatze aldera. Azken urte hauetan sortutako tradizio bati jarraituz, senide eta lagunak hurbildu ziren festara euskara ikasleek urtean zehar ikasi eta bizi izandako guztia ikusi ahal izateko.

Mota askotako proposamenak eskaini zizkioten euskaltegiko kideek publikoari; ikasleen erakusketez gain, abesbatza eta dantzarien aurkezpenak. Hona hemen horren guztiaren argazki erreportajea:

ENE Euskaltzaleak-en 2010 01

[Mariana Arla eta Jon Luko goi mailako tailerreko ikasleek hartu zuten jaia aurkezteko ardura (argazkia EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 02

[Eliseo Rodriguezen gidaritzapean, Euskaltzaleak-eko Abesbatzak euskarazko nahiz gaztelaniazko errepertorioa eskaini zuen (argazkia EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 33

 [Etxeko dantzariek estilo askotako piezak jendaurretu zituzten: Argentinako folklorea, tangoa eta nola ez, euskal dantzak (argazkia EuskalKultura.com)]

 

[Ekin Dantzari Taldeko kideek ere ospatu zuten urte amaiera (bideoa EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 04

['Argentinan Euskaraz'en 20. urtemugan, Teresa de Zavaletak eta Irene Lopez de Vicuñak, programaren lehenengo barnetegiko partaideak izan zirenak, oroigarriak jaso zituzten Euskaltzaleak-eko batzordearen partetik (argazkia EuskalKultura.com)]

 ENE Euskaltzaleak-en 2010 11

[Jende mordo bat bildu zen etxeko patioan antzerki, musika eta bideoez disfrutatzeko (argazkia EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 05

[Jaiarekin batera, urtean zehar ikasitakoa beste ikaskideei eta lagunei erakusteko momentua heldu zen. Hirugarren urratseko taldeak “Txanogorritxu” ipuinaren bertsio modernoa egin zuen bideoan (argazkia EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 06

[Lehenengo urratseko ikasle batzuek euskaraz abestu zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 07

[Lehenengo urratseko beste ikasle batzuek, berriz, antzezlana aurkeztu zuten: “Gauza galduen bulegoa” (argazkia EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 09

[Lehenengo urratseko azken ekintzarekin gonbidatuek giltzatakoa egiten ikasi zuten (argazkia EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 08

[Bigarren urratseko neskek “diskoan” bezala dantzatu zuten Belen irakaslearekin (argazkia EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 10

[Laugarren urratseko koadrilakoek “Gaupasa Museoan” antzeztu zuten,  (argazkia EuskalKultura.com)]

ENE Euskaltzaleak-en 2010 12

[Antzezlanekin bukatzeko ertaineko kultur tailerreko sorginek eta akerrak akelarre batean hartu zuten parte (argazkia EuskalKultura.com)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia