euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz online jolasteko eta dibertitzeko baliabide bila? Sartu Jolasak.eu webgunean!

2016/07/04

Jolasak.eu webgunean eskaintzen diren jolasetako batzuk
Jolasak.eu webgunean eskaintzen diren jolasetako batzuk

PUBLIZITATEA

Jolasak.eu webguneak doako euskarazko jolas sorta polita eskaintzen du, interneten euskaraz denbora pasatzeko baliabideen bila dabiltzanentzat. Jolasak denetarikoak dira: bertsolaritza, estropadak, mastertxef izeneko sukaldaritza jokoa... Horrez gain, webguneak euskarazko bideo labur batzuk ere biltzen ditu.

Donostia-San Sebastián. Internet munduan gero eta euskarazko eduki gehiago eskaintzen dira, eta Iparra.eus webguneak horiek biltzen lan aparta egiten du. Bertan aurkitu dugu Jolasak.eu webgunearen berri.

Webgune honek euskarazko jolasak eskaintzen ditu, erabat doan. Jolasak gai askori buruzkoak dira, baina beti ere euskal kulturarekin harremana dute: bertsolaris, euskal gastronomia, harrijasotzaileak, estropadak, sokatira, Euskal Herriko geografia eta baita logika jokoak ere, Portugaleteko Zubi Esekia aitzaki hartuta. Jolasteko, nahikoa da gustuko jokoa aukeratzea hemen.

Horrez gain, webguneak euskarazko laburmetraia sorta bat ere eskaintzen du, euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Bideo horiek ikusteko, jo hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia